Testu-ereduak A2 Mintzamena: Arrastoan sartu nahian

Argitaratua: lundi 13 février 2017, 08:44
mintzamena A2
  • Atala:
  • Domaine de connaissance:
  • Trebetasunak:
  • Niveau:
  • Curriculum-arloa:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 412
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Entrenatzaileak eta taldekide batek, konbentzitzeko esaldi sinpleekin, jokalari bati taldera bueltatzeko eskatzea. 

Arrastoan sartu nahian

 

Entrenatzailea: Zurekin hitz egin nahi dugu, Xabier.

Xabier: Badakit zergatik den. Alferrik zabiltzate.

Entrenatzailea: Ikusten dut, bai. Gaur ere tabernan sartuta. Primeran!

Igor: Animatu, Xabi! Hik balio duk.

Entrenatzailea: Balio? Ahalegindu egin behar da kirolean, ahalegindu!

Xabier: Utzi ironiak, e! Zer nahi duzu?

Entrenatzailea: Zu taldera bueltatzea nahi dugu, horregatik etorri gara tabernazulo honetara. Utzi alferkeriak, eta hasi entrenatzen, motel!

Xabier: Motibazio gutxirekin nabil…

Entrenatzailea: Arraioa, Xabier! Badakit nerabezaroan zaudela, baina futbola kolpetik uztea ere! Zuk baduzu gaia.

Igor: Eutsi, Xabi! Hire golak behar dizkiagu.

Xabier: Agian, bueltatuko naiz. Baina, orain, utzi bakean, mesedez.

Entrenatzailea: Zuk ikusi, Xabier, baina ez gara zure zain egongo denbora askoan.