Testu-ereduak A2 Entzumena: Afaria, hizpide

Argitaratua: asteartea, 17 maiatza 2016, 3:00
entzumena A2

Ekintza komunikatiboa: Bi lagunek, eguneroko jardunean, gustukoa dutenaz mintzatzea eta elkar ulertzea.

Bi lagun, kafetegian gosaltzen.

Jone: Ez duzu opilik nahi, Aimar?

Aimar: Ez, goizetan ez naiz goseak egoten.

Jone: Bada… neu bai! Nire ustez, otordurik onena da.

Aimar: Asko afaltzen dut. Horregatik izango da.

Jone: Gaizki, Aimar! Afaldu arin, gizona! Mediku guztiek gomendatzen dute.

Aimar: Pikutara, medikuak! Ederki nago nire ohiturekin.