Testu-ereduak A1 Idazmena: Silvio Rodriguezen emanaldia

Argitaratua: asteartea, 7 otsaila 2017, 1:28
idazmena a1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 272
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Bikotekidearekin WhatsApp-ez txateatzea, ezulertu bat konpondu eta barkamena eskatzeko.

Silvio Rodriguezen emanaldia

Ander: Zer, Arantxa, non arraio sartu zara?

Arantxa: Ez dut ulertzen. Zertaz ari zara?

Ander: Adarra jotzen? Belodromoan nago zure zain!

Arantxa: Belodromoan? Zer egiten duzu, bada, han?

Ander: Jo, Silvioren kontzertua dago! Ez zatoz?

Arantxa: Aiba! Ahaztu egin dut! Oraintxe noa, bale? Non topatuko zaitut?

Ander: Zabaldu dituzte ateak, etorri azkar. Sarreran itxarongo dizut. 

Arantxa: Ados, banoa segituan. Eta barkatu, e!

Ander: Utzi barkamenarena orain, eta mugitu!