Telelanaren oinarrizko lexikoa

Argitaratua: Thursday, 9 September 2021, 12:04 PM
Telelanaren oinarrizko hiztegia

Euskaltzaindiak, UZEIrekin lankidetzan, koronabirusari buruzko oinarrizko lexikoa atera zuen iazko apirilean, eta, horrekin loturik, uztailaren bukaeran argitara eman du telelanaren oinarrizko lexikoa. Euskaltzaindiaren webgunean, denon eskura daude COVID garai honetan egunero darabiltzagun hitz batzuk. Horrela, telelanarekin zerikusia duten 23 termino daude jada sarean, euskaldun orok erabil ditzagun.

Bestalde, hiztegi hori oinarrizkoa denez, Akademiaren helburua lehen hurbilketa bat egitea besterik ez da; izan ere, gerora osatuz joango baita lexiko hori. Hitz-zerrenda egiteko, nagusiki, Euskaltzaindiaren hiztegian oinarritu dira, baita Euskalterm terminologia-banku publikoan ere. Horrezaz gain, azken urte honetan terminologia berri hori hedabideetan nola erabili den hartu dute kontuan. 

 



Beste eduki interesgarriak

Euskaltzaindia

Koronabirusaren oinarrizko lexikoa

Euskaltzaindiak, UZEIrekin lankidetzan, denon eskura jarri ditu konfinamendu-egoera honetan egunero entzun eta erabiltzen ditugun hitz batzuk. Horrela, koronabirusari buruzko 25 termino daude jada sarean, Euskaltzaindiaren web orrian, euskaldun orok batasun batez erabil ditzagun.