Quebec-eko hizkuntz gatazkari gainbegirada

Argitaratua: asteazkena, 27 apirila 1983, 12:45
Gai monografikoa

Mende honen erdi aldetik honantz Quebec-eko herria, bere hizkuntzaren egoeraz kezkatzen hasi zenean, frantses hizkuntzaren egoera politiko eta soziolinguistikoa zehatz-mehatz zertan zen jakin nahirik abiatu zen. Egia esan, kezka iturriak ez ziren alferrikakoak izan. Inguruan sumatzen zutena ez baitzen gutxiagorako: «Les francophones, comme leur langue, sont dominés et menacés dans leur existence; les correctifs qui reposent uniquement sur la bonne foi, la bonne volonté sont impuissants á enrayer le danger»