Proiektu bidezko irakaskuntza eta sekuentzia didaktikoa, hizkuntzen irakaskuntzarako metodologia eredu bat

Argitaratua: larunbata, 21 uztaila 2012, 8:45
Roberto Mielgo

Azken hamarkadan, hizkuntzen irakaskuntzan, gaitasun komunikatiboaren kontzeptuak eta honen garrantziak gero eta garrantzi handiagoa jaso dute, eta horren haritik ikuspegi sozio-diskurtsiboak zenbait ekarpen interesgarri egin dizkio hizkuntzen ikas-irakaskuntza prozesuari. Horietako bat Genebako Unibertsitateko taldeak aurkeztutako eredu metodologikoa izan da, hizkutzarako sekuentzia didaktikoa, alegia. Joaquim Dolz, Bernard Schneuwly, Auguste Pasquier eta beste batzuen eskutik, metodologia eredu hau gero eta zabalkunde handiagoa izaten ari da oinarrizko hezkuntzan, eta orain 2. hizkuntzen irakaskuntzarako ere ekarpen interesgarria izan daiteke, betiere beharrezko egokitzapena eginez gero, bestelako proposamen didaktiko batzuen ekarpenak aprobetxatuz.
Saio honetan ereduari eusten dioten oinarriak azalduko dira, eta eredu horrek hizkuntzen irakaskuntzarako dituen abantailak eta mugak aztertuko dira.

HABE Liburutegia