Profezia autobeteak euskararen i(ra)kaskuntza eta erabileran

Argitaratua: osteguna, 29 iraila 2016, 12:15
Bat aldizkaria

"Profezia autobeteak euskararen i(ra)kaskuntza eta erabileran" gaia landu zuten Enkarterriko Udal Euskaltegiko irakasle diren Mikel Galiciak eta Sergio ForuriaHiznet- hizkuntza plangintza graduondokoaren baitan 2012-2013 ikasturtean. Bat aldizkariaren 89. zenbakian argitara eman zen ikerketa-lan horren laburpena. Honela hasten da artikulu hori:

Denok dakigu badaudela faktore asko euskararen normalizaziorako traba “objektiboak” direnak: minorizatua da, garestia… Baina badira bestelako faktoreak, “subjektiboak” izan arren, benetako ondorio erreal eta kaltegarriak dakartzatenak. Funtsean ideia etxekalteak dira horiek, eta gizartean eragiteko duten mekanismoa hauxe da: “autobetetzen den profezia” (Thomasen teorema); alegia, nahikoa da pentsatzea (edo pentsaraztea) zerbait erreala dela, erreala balitz bezalako ondorioak izateko. Beraz, gure asmoa bikoitza da; batetik, gizartean zabalduta dauden zenbait mitoren faltsutasuna azaleratu eta indargabetzea; eta, bestetik, bestelako pentsamendu “positiboagoak” (kontraprofezia) aktibatzea euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko


Artikulua osorik (BAT aldizkaria)

Ikerketa-lan osoa