Didakteka
Primeran! B2 materialaren berri emateko aurkezpen-saioak
Argitaratua: asteazkena, 3 otsaila 2021, 10:30
Bi bideo-aurkezpen egingo dira Primeran! B2 materialaren berri emateko: bata otsailaren 12an eta bestea 19an. Maider Barandiaran eta Aitor Ogiza egileek aurkeztuko dute lana. Eguerdiko 12etan izango dira eta ordubete iraungo dute.
Aurkezpen hauetan parte hartzeko gonbidapena euskaltegi guztietara bidaliko da e-postaz. Edonola ere, izena eman beharko dute interesatuek.
Izan ere, aurkezpenotan zuzenean parte hartzeko aukera eskainiko da, ordubeteko azalpenen ondoren irakasleek egileei galderak egiteko txanda irekiko baita. Horretarako, eta parte-hartzaile kopurua aurreikusteko, arestian adierazi bezala, aurrez izena eman beharko dute interesatuek, inprimaki hau betez: https://forms.gle/k8cE2q1trySDThPU7
Show comments