Primeran! A2 digitala

Argitaratua: asteazkena, 19 urria 2016, 10:06
primeran a2
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Level:
  • Irakasten-arloak:
    • Primeran metodoa
  • Bisitak: 1312
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Primeran! A2 digitala

Primeran! A2 bildumak helduen euskalduntzerako A2 mailan taldean eta aurrez aurreko saioetan erabiltzeko langai didaktikoak biltzen ditu. Besteak beste, ikaslearen liburua eta lan-koadernoa.

Hona hemen Primeran! A2 Lan-koadernoaren eredu digitala:

  • Primeran! A2 digitala 12 ikastunitatetan banatua dago.

  • Ikastunitate bakoitzean 20 ariketa daude. Gehienak Primeran! A2 Lan-koadernoan aurkeztutako ariketa egokituak dira, baina badira berriak ere.

  • Ariketa hauek aurrez aurre eta taldean landutakoa osatzeko eta birpasatzeko dira.

  • Ariketa hauek bakarka egiteko dira eta guztiek dute autozuzenketa.

  • Entzumena, irakurmena, hiztegia, eduki gramatikalak... lantzeko ariketak aurkituko dituzu eredu digital honetan.

  • Ariketek ez dute hurrenkera jakinik. Ez dira behartuta ordenan egin behar. Ikastunitatearen hasieran duzu ariketen nondik norakoaren bilduma, aukera egin dezazun.

  • Ariketa hauek A2 mailan dabilen edozein ikaslek jardun akademikoa osatzeko erabili ditzake. Ez da beharrezkoa Primeran! A2 aurrez aurreko langai didaktikoak erabiltzea.

Primeran! A2 digitala IKASTEN plataforman

Primeran! A2 digitala HABEren IKASTEN plataforman eskaintzen den ikastaro bat da. Bi modutan burutu daiteke ikastaroa:

  • IKASTARO IREKIA: Ikasleak modu autonomoan sar liteke ikastaroan eta bere kasa egin bertako jarduerak. Horretarako nahikoa da plataforman sartu eta “Ikastaro irekiak” kategorian dagoen ikastaroan sartzea. Ikastaro honek ez du “tutorerik” eta autozuzentzen diren jarduerak dira.

  • TUTOREDUN IKASTAROA: Eredu honetan ikastaroa euskaltegi jakin bateko ikastaroen artean agertzen da eta euskaltegi horretako irakasleren batek (edo gehiago) matrikulatzen dituzte ikasleak bertan eta beraien jardun akademikoa gainbegiratzen dute. Eredu honetan, jakina, irakasleek ikastaroa jarduera berriz aberastu dezakete.

Primena A2 digitala euskaltegiko ikastaroen artean

Euskaltegiek beraien eskaintzan Primeran! A2 digitala ikastaroa jarri ahal izateko nahikoa da eskaera-mezua helaraztea HABE-ko Baliabide Didaktikoen atalera edo ikasten@habe.eus posta-helbidera.

Eskaera jaso bezain laster, IKASTEN plataformako euskaltegi horren kategorian agertuko da Primena A2 izeneko ikastaro berria. Euskaltegiko kudeatzailearen zeregina izango da bertako tutorea izendatzea eta ikasleak matrikulatzea.

Honela euskaltegi bakoitzak Primeran! A2 digitala izeneko ikastaro berezitua izango du.

Unitate bakoitzaren gaia eta eduki-eskema

1 unitatea: Ikasteko hamaika bide

- Aditza lantzeko ariketak: 2, 5, 7, 9, 18
- Hiztegia lantzeko ariketak: 10, 11
- Nominalizazioa lantzeko ariketak: 15
- Irakurmena lantzeko ariketak: 3, 4, 6, 8, 14, 16, 17, 19
- Entzumena lantzeko ariketak: 1, 13, 20
- Fonetika lantzeko ariketak: 12, 13

2 unitatea: Aurrera! Gurean euskaraz

- Hiztegia lantzeko ariketak: 3, 4, 17, 20
- Atzizkiak lantzeko ariketak: 7, 8, 9, 10
- Konparazioak lantzeko ariketak: 15
- Irakurmena lantzeko ariketak: 1, 2, 5, 6, 14
- Aditza lantzeko ariketak: 13
- Entzumena lantzeko ariketak: 6, 13, 16, 18, 19, 20
- Deklinabidea lantzeko ariketak: 11
- Sintaxia lantzeko ariketak: 12, 13

3 unitatea: Bada zer kontatu

- Hiztegia lantzeko ariketak: 10
- Zenbakiak lantzeko ariketak: 3, 4, 13, 15
- Aditza lantzeko ariketak: 8, 12, 17, 18, 20
- Irakurmena lantzeko ariketak: 6, 7, 16
- Entzumena lantzeko ariketak: 1, 2, 4, 5, 6, 9, 11, 13, 14, 19

4 unitatea: Eguraldiaren arabera

- Hiztegia lantzeko ariketak: 2, 3, 11, 18, 19, 20
- Ordua lantzeko ariketak: 9
- Esaera zaharrak lantzeko ariketak: 12
- Aditza lantzeko ariketak: 10
- Sintaxia lantzeko ariketak: 13, 14
- Irakurmena lantzeko ariketak: 5, 6, 8, 10
- Entzumena lantzeko ariketak: 2, 4, 6, 7, 15, 17
- Baldintza lantzeko ariketak: 16
- Lexikoa lantzeko ariketak: 1

5 unitatea: Hiru izar

- Hiztegia lantzeko ariketak: 3, 8, 9, 10, 11, 17, 20
- Aditza lantzeko ariketak: 4, 5, 6, 7
- Neurriak lantzeko ariketak: 1, 13
- Loturak lantzeko ariketak: 12, 14, 16
- Irakurmena lantzeko ariketak: 4
- Entzumena lantzeko ariketak: 2, 15, 18, 19

6 unitatea: Zaindu zeure burua

Hiztegia lantzeko ariketak: 1, 5, 10, 16, 18
- Esaera zaharrak lantzeko ariketak: 11
- Nominalizazioa lantzeko ariketak: 3, 12, 14
- Aditza lantzeko ariketak: 2, 8, 15
- Entzumena lantzeko ariketak: 2, 4, 9, 13, 14, 15, 17, 19, 20
- Irakurmena lantzeko ariketak: 2, 6
- Lexikoa lantzeko ariketak: 7

7 unitatea: Langile finak

- Hiztegia lantzeko ariketak: 1, 5, 11, 12,
- Aditza lantzeko ariketak: 17, 20
- Deklinabidea lantzeko ariketak: 6, 7
- Esaera zaharrak lantzeko ariketak: 18
- Sintaxia lantzeko ariketak: 9, 13
- Irakurmena lantzeko ariketak: 2, 6, 10, 16
- Entzumena lantzeko ariketak: 3, 4, 8, 14, 15, 19

8 unitatea: Hirian ibili

Hiztegia lantzeko ariketak: 1, 2, 14,
- Konparazioak lantzeko ariketak: 3
- Irakurmena lantzeko ariketak: 3, 6, 8, 10, 11, 12, 19
- Entzumena lantzeko ariketak: 4, 5, 9, 17, 18, 20
- Aditza lantzeko ariketak: 7, 13
- Erakusleak lantzeko ariketak: 15, 16

9 unitatea: 140 karakteretan

- Hiztegia lantzeko ariketak: 3, 4, 5, 7, 8, 9
- Esaera zaharrak lantzeko ariketak: 2
- Irakurmena lantzeko ariketak: 6, 7, 8, 11, 13, 15, 16, 17, 18, 19, 20
- Deklinabidea lantzeko ariketak: 1
- Aditza lantzeko ariketak: 10
- Sintaxia lantzeko ariketak: 12, 14
- Puntuazioa lantzeko ariketak: 6

10 unitatea: Urte askotarako!

Hiztegia lantzeko ariketak: 4,
- Deklinabidea lantzeko ariketak: 14
- Aditza lantzeko ariketak: 5, 6, 7, 8, 11, 13, 19
- Ordua lantzeko ariketak: 9, 10
- Data lantzeko ariketak: 17
- Irakurmena lantzeko ariketak: 1, 2, 3, 4, 12, 15, 16, 18
- Entzumena lantzeko ariketak: 20
- Lexikoa lantzeko ariketak: 3

11 unitatea: Uztaren erakusleihoa

Hiztegia lantzeko ariketak: 1, 2, 8, 9, 14, 17
- Aditza lantzeko ariketak: 3, 5, 12, 13
- Deklinabidea lantzeko ariketak: 11
- Irakurmena lantzeko ariketak: 1, 2, 4, 6, 8
- Entzumena lantzeko ariketak: 10, 19
- Testu-antolatzaileak lantzeko ariketak: 18
- Sintaxia lantzeko ariketak: 7
- Fonetika lantzeko ariketak: 15, 16, 20

12 unitatea: Kultura oparitan

Hiztegia lantzeko ariketak: 2, 6, 7, 8, 13, 19
- Aditza lantzeko ariketak: 1, 3, 10, 14
- Deklinabidea lantzeko ariketak: 15
- Irakurmena lantzeko ariketak: 1, 4, 6, 7, 9, 11, 12, 13, 16, 17
- Entzumena lantzeko ariketak: 2, 6, 8, 19, 20
- Alderdi fonologikoa lantzeko ariketak: 5
- Konparazioak lantzeko ariketak: 18
- Baldintza lantzeko ariketak: 1, 3
- Joskera lantzeko ariketak: 14, 15