Prácticas discursivas situadas: prácticas comunicativas genuinas

Argitaratua: asteartea, 8 urria 2019, 11:36
practicas discursivas

Artikulu honetan, testuaren funtzioaz dihardu Ernesto MARTINek bi ikuspegi ezberdinetatik: testua izatea oinarrizko unitate linguistikoa eta, ikaslearen zein irakaslearen aldetik, lanerako oinarri. Izan ere, hizkuntza, komunikazio linguistikoa eta ikaskuntza oinarri duten zientzien ekarpen berriek  eragin zuzena izan dute hizkuntzen irakaskuntza egituratzeko orduan.  Horrela, ardatz nagusietako bat testua oinarrizko unitate linguistikotzat hartzea izan da, eta, horrenbestez, lan unitate bilakatzea.

Hizkuntzen irakaskuntzaren helburua ikasleak hizkuntzen erabilera gaitzea bada, trebatzea, honako galderoi erantzutea eskatuko du:

  • zer den hizkuntza bat emankortasunez erabiltzea, eta
  • nola irudikatzen den hizkuntza baten ikasprozesua.

Bai EEMBan, bai HEOCean, gaitasun komunikatiboa da curriculumaren helburua eta testua  hizkuntzaren erabileraren oinarrizko unitatea. Bilakaera horretan, bi ezaugarri nagusi hartu behar dira kontuan: diskurtso-mota jakin batekoa dela testua, diskurtso-praktika jakin bati dagokiona, eta  jarduera-praktiko horren kokapena, testuingurua.

Textos. Didáctica de la Lengua y de la Literatura. 81. alea (2018ko uztaila)