"Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan" artikulua, egilearen aurkezpen laburra

Argitaratua: astelehena, 8 otsaila 2016, 12:10

Honako hau diosku Héctor Ríosek: edukiak sortzeko hizkuntza-ikasleek ematen dituzten urratsak aurkeztu dituela artikuluan. Kasu honetan,  audio edo podcast bat da eduki hori. 

Hizpide aldizkariaren 86. zenbakian argitaratu zen aipatutako artikulua; "Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera" du izenburu.

Ingelesetik dator prosumer akronimoa: productor (ekoizle) eta consumer (kontsumitzaile) bilduta. Hurrengo urrats bat ematen du Héctorrek prosumirtuatu kontzeptuarekin: prosumirtuatzailea, alegia, kontsumitu, ekoiztu eta elkarri eragiten dion pertsona.

[Bideoa gazteleraz]

Beste eduki interesgarriak

Hizpide 70

Podcasting, audio-fitxategiak Interneten editatzeko teknika: funtzionalitatea eta erabilera didaktikoak

Artikulu honen bidez podcasting-aren mundura hurbildu nahi dugu. Telefonoak, PDAk, mp3 edo mp4ko irakurgailuak poltsikoan daramatzagula irteten gara gaur egun kalera. Abiadura itzelaz eskuetaratzen zaizkigu aurrerapen teknologikoak. Gizarteak aurrera egin eta guztiz nabariak dira irakaskuntzan ere aurrerapen horien isla. Ez dugu ulertzen gizarteari lotzen ez zaion irakaskuntza-paradigmarik, harekin bat ez datorrenik. Teknologia berrien trena abian da, gustatu ala ez. Pena litzateke geltokian gelditzea. Artikulu honetan Podcasting zer den, eta hizkuntzak irakasteko eta lantzekoan zertarako eta nola erabil daitekeen azaltzen ahaleginduko gara, oraingoa bezalako beste artikulu bat zuekin egin dugun moduan jardunez eta horiei segida emanez, gure helburua gutxieneko trebetasuna eskuratzea baita, askorentzat hain arrotza den gai honetan.
Villatoro Herrera

El podcast en la enseñanza de lenguas

Si tenemos que definir el podcast en pocas palabras, diremos que es un archivo de audio que se puede oír o descargar de la web y que cuenta con un sistema de suscripción para recibirlo en tu ordenador cada vez que se actualiza. Si YouTube es la televisión 2.0, el podcasting sería la radio, pero con un formato mucho más libre y accesible a todos los usuarios. El podcasting se ha convertido en una de las propuestas tecnológicas más fructíferas a la hora de producir contenido en formato de audio dentro de cualquier contexto comunicativo, por lo que se perfila también como una herramienta muy eficaz en los procesos de enseñanza y aprendizaje.
Hector Rios

Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera

Azken urte hauetan, aipatzen da oso garrantzitsua dela ekintzara bideratutako ikuspegia lantzea, zertarako-eta garatzeko bai ikasleen autonomia, baita Life Long Learning kontzeptua edo bizitza osorako ikaskuntza ere. Ikasgelaren barruan eta kanpoan ikuspegi hori erabiliz lan egiten badugu eta ikuspegi hori web-tresnak baliatuz ezarriz gero, komunikazio- gaitasun digitala ahalbidetuko duten ikaskuntza-estrategiak sustatu eta ikasle autonomoen eta prosumirtutzaileen (kontsumitu + produzitu + elkarri eragin) kontzeptua garatu ahal izango dugu, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan. Artikulu honetan, Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa proiektu digitalen bidez (gure kasuan, podcast-en bidez) ikasteko prozesuen aldeko arrazoiak eman nahi dira. Lankidetzak eta talde-lanak garrantzi handia dute prestakuntza-prozesuetan. Horregatik, web 3.0 tresnek ahalbidetu eta areagotu egiten dute talde bateko partaide izatearen sentsazioa, eta, horrenbestez, komunikatzeko gaitasuna aro digitalean. Ekintzara bideratutako ikuspegia ikasgelara eramateak eta planteamendu hori zeregin digital bidez osatzeak ikuspegi zehatzagoa eman diezaguke irakasleon eta ikasleon prestakuntza-prozesuetan esku hartzen duten gaitasunez, jarrerez, prozesuez, trebetasunez eta jakintzez.
Premios Difusión-Prolinter

Difusion-Prolinter Sarien II. edizioa: IKTak eta gaztelaniaren irakaskuntza

Difusion-Prolinter Sarien II. edizioko sariak eman eta irabazleen lanak aurkeztu dira berriki Madrilen antolatu diren "VII Jornadas Didácticas para profesores de ELE" jardunaldien baitan. Hizpide 86an artikulua idatzi zuen Hector Ríos dugu sarituen artean, aldizkarian aurkeztutakoarekin lotura zuzena duen lan batekin.