PLE (Personal Learning Environment) edo NIA (Norberaren Ikas-Alorra)

Argitaratua: ostirala, 5 otsaila 2016, 2:39
Adell

Sarritan entzuten eta irakurtzen dugu azken boladan PLE (Personal Learning Environment), euskaraz NIA litzatekeena (Norberaren Ikas-Alorra), besteak beste, argitaratutako zenbait artikulutan. Jordi Adell da kontzeptu horren inguruan  ari den adituetako bat; PLE según Jordi Adell bideoa aurkezten digu hemen. Berak dioenez, Internetek, sareek, teknologiek... eskainitako aukerak baliatzeko eta ulertzeko modu bat dago PLE kontzeptuaren azpian, prozesu informaletarako osagarri edota garapen profesionalerako tresna izan daitekeena. 

Halaber, gai beraren inguruan ari da Néstor Alonso blog sarrera honetan; irakasle baten ikuspegia eta erabiltzen dituen tresna eta bide jakinak irudikatu ditu.

Gai honen inguruan sakondu nahi izanez gero, Linda Castañedarekin batera eskaini digu Jordi Adell-ek "Entornos personales de aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en red" liburua sarean.

Bertan, aditu horiek diotenez, ezin esan daiteke Norberaren Ikas-Alorra kontzeptu berria denik, besteak beste, pertsonaren ikas-prozesuak berezkoa duelako eremu bat izatea. Baina gizartearen eta teknologiaren memento jakin batean, interesgune berezia hartzen du alor horrek hezkuntza teknologian duen eragin eta ondorioengatik. Izan ere, inflexio-puntu bilakatzen da gai hau hezkuntza eta ikaskuntzan, norabide aldaketa eskatzen duelako hainbat eta hainbat eremutan: ikasprozesuan parte diren subjektuen rolak, ikas-komunitatearen egitekoa,  ikastetxeen antolaketa, ikaskuntza ez-formal eta informalaren aitorpena, metodologia, ibilbideak...

Baina horretaz gain, adabegi ere bilakatzen omen da NIA, bere baitan bat egiten dutelako, puzzle handi baten antzera, azken urteotan bideratutako hainbat eztabaida eta ikerketa: erreminten erabilera ikasketa hobetzeko, metodologia aktiboa, gaitasun digitala...

Egileen esanetan, ikuspegi holistikoa islatu nahi duen liburua da, samurra irakurtzeko baina zehatza, irakurleak argi izan dezan zertaz ari den bat NIAz edota PLEaz dihardunean, nola egituratzen eta gorpuzten den, eta zer garrantzia hartzen duen ikas-irakaskuntzan.

Beste eduki interesgarriak

Guillermo Gómez Muñoz

Web 2.0 tresnak, hausnarketa-praktika irekiak eta ikaskuntza-sare pertsonalak: Twitter, blogak eta Google Drive irakasleen topaketetan

Irakasleen topaketek aukera aparta eskaint zen dute prestakuntzarako eta profesionalen arteko loturak indart zeko. Halaber, eta artikulu honetan azalduko den bezalaxe, sare sozialak erabili litezke, bai topaketetan zehar komunikatzeko, bai horiexek amaitutakoan bertan landutako gaiei buruz hausnartzeko. Hurrengo lerroetan, Twitterri erreparatuko zaio, eta Interneteko plataforma batzuk –blogak eta Google Drive– aztertuko dira. Are gehiago, erakutsi nahi da tresna eta zerbitzu horiek lagungarriak direla, irakasleen etengabeko prestakuntza indartu eta sustatzeko.
bestelako lankidetzak

Euskara-irakasleak badu nortasun… digitalik?

Hasi baino lehen proposamen bat egin nahi dizuegu. Inoiz googleatu dituzue zuen izen-abizenak? Inoiz idatzi duzue Googlen zuen izena eta ikusi zer emaitza ateratzen den? Ba, artikulu hau irakurtzen jarraitu baino lehen, egin frogatxo hori, mesedez. Ikusi hor agertzen den informazioa, eta aztertu zuetaz esaten dena, idatzi gustuko duzuena eta gustuko ez duzuena. Artikuluaren bukaeran, berriro ekarriko dugu gogora, eta hausnarketatxo bat eskatuko dizuegu.
Hector Rios

Podcast bidez prosumirtuatu ELE eskolan. Kontsumitzaile pasibo izatetik eduki-prosumitzaile izatera

Azken urte hauetan, aipatzen da oso garrantzitsua dela ekintzara bideratutako ikuspegia lantzea, zertarako-eta garatzeko bai ikasleen autonomia, baita Life Long Learning kontzeptua edo bizitza osorako ikaskuntza ere. Ikasgelaren barruan eta kanpoan ikuspegi hori erabiliz lan egiten badugu eta ikuspegi hori web-tresnak baliatuz ezarriz gero, komunikazio- gaitasun digitala ahalbidetuko duten ikaskuntza-estrategiak sustatu eta ikasle autonomoen eta prosumirtutzaileen (kontsumitu + produzitu + elkarri eragin) kontzeptua garatu ahal izango dugu, atzerriko hizkuntzen ikaskuntzan. Artikulu honetan, Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa proiektu digitalen bidez (gure kasuan, podcast-en bidez) ikasteko prozesuen aldeko arrazoiak eman nahi dira. Lankidetzak eta talde-lanak garrantzi handia dute prestakuntza-prozesuetan. Horregatik, web 3.0 tresnek ahalbidetu eta areagotu egiten dute talde bateko partaide izatearen sentsazioa, eta, horrenbestez, komunikatzeko gaitasuna aro digitalean. Ekintzara bideratutako ikuspegia ikasgelara eramateak eta planteamendu hori zeregin digital bidez osatzeak ikuspegi zehatzagoa eman diezaguke irakasleon eta ikasleon prestakuntza-prozesuetan esku hartzen duten gaitasunez, jarrerez, prozesuez, trebetasunez eta jakintzez.
Francisco Herrera

Gamifikazioa eta bigarren hizkuntzak: ikasgela, ikasteko jolas-esparru gisa

Atsegin dugu jolasean aritzea. Gizaki garen aldetik, jolasaz modu naturalean gozatzeko programatuta gaude. Soziologia, etnologia eta antropologia duela mende batetik baino gehiagotik arduratu dira frogatzeaz zer garrantzi duen alde ludikoak giza kulturaren garapenean.
Iñaki Murua

Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza

Doktore-tesi bat laburbilduko dugu artikulu honetan. Honako alderdi hauek aurkeztuko dira: testuingurua, ikerketa-prozesuaren nondik norako nagusiak, ikas-ziberkomunitatearen definizioa, horrelako komunitate bat sortzeko eta garatzeko baldintzak, berorietan erabiltzen diren erreminta edo tresnak, partaidetzari buruzko balorazioa eta, azkenik, aurrera begirako proposamenak. Laburpena izaki, Sarean lor eta irakur dezake gazteleraz ikerketaren testu osoa begiratzeko interesa duenak (Murua, 2015).
Jordi Adell

Jordi Adell eta "Norberaren Ikas-Alorra"

Sarreratxo honetan, PLE (Personal Learning Environment), edo bere euskarazko itzulpena den NIA (norberaren ikas-alorra) kontzeptuaz ari da Jordi Adell aditua. Aditu honen arabera, teknologiak eskainitako aukerak baliatzeko eta ulertzeko modu bat dago PLE kontzeptuaren azpian, prozesu informaletarako osagarri edota garapen profesionalerako tresna izan daitekeena.