Pentsatzearen garrantzia hitz egiterakoan: hizkuntza-tipologia aplikatzea hizkuntzaz jabetzeari eta hizkuntzaren pedagogiari

Argitaratua: ostirala, 27 azaroa 2020, 8:44
Iraide Ibarretxe-Antuñano

Iraide Ibarretxe-Antuñano Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretan Lizentziaduna da (1995) eta Hizkuntzalaritzan doktoratua Edinburgoko Unibertsitatean (Erresuma Batuan). Ikertzaile gisa lan egindakoa da Kaliforniako Unibertsitatean, Berkeleyn, (1999-2001) eta Deustuko Unibertsitatean (2001-2003). Ikertzaile gonbidatu bezala aritu izan da zenbait unibertsitatetan. Gaur egun, irakasle katedraduna da Zaragozako Unibertsitatean, eta Academia Europaea ikertzaile-elkarteko kidea.

2020/2021 ikasturte akademikoaren hasiera-ekitaldiko "Pentsatzearen garrantzia hitz egiterakoan: hizkuntza-tipologia aplikatzea hizkuntzaz jabetzeari eta hizkuntzaren pedagogiari" hitzaldian, bigarren hizkuntzaren jabekuntzan TFS (Thinking for speaking) hipotesia kontuan hartzeak dituen abantailak eta horren inplikazio pedagogikoak azaldu ditu Iraide Ibarretxe-Antuñanok, helburu nagusia izanik erakustea zeinen funtsezkoa den aztergai diren hizkuntzen erretorika-estiloez hausnartzea eta haiek deskribatzea; hala, zuzentasun gramatikalaz haratago, ikasleak diskurtso aldetik egokiak diren eta berezko hiztunek sortzen dituztenen antzekoak diren adierazpideez jabe daitezen.

Hemen ikus dezakezu hitzaldi osoa.


Iraide Ibarretxe-Antuñanori buruzko erreferentzia gehiago

Beste eduki interesgarriak

Iraide Ibarretxe-Antuñano

Iraide Ibarretxe-Antuñano 20/21 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlari

Iraide Ibarretxe-Antuñano irakasle katedraduna eta ikertzailea izango da 2020/2021 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlaria, irailaren 18an, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den jardunaldian. Hitzaldiaren izenburua, berriz, "Pentsatzearen garrantzia hitz egiterakoan: hizkuntza-tipologia aplikatzea hizkuntzaz jabetzeari eta hizkuntzaren pedagogiari" izango da.