Paula Elosua Oliden izango da 2019/2020 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlari

Argitaratua: asteartea, 23 uztaila 2019, 1:35
Paula Elosua

Paula Elosua psikometrian katedradun agiriduna da. Euskal Herriko Unibertsitatean eginiko psikologiako formakuntza, Madrilgo Conplutense Unibertsitatean buruturiko estatistika-ikasketekin osatzeaz gain, hainbat egonaldi egin ditu, irakasle-gonbidatu gisa, Holandan, Estatu Batuetan eta Kanadan. Egun, proben bidezko ebaluazioaren esparruan itzal handieneko International Test Commission (ITC) erakundearen idazkari nagusia da.

Elosua irakasleak Begi-bistakotik haratago hitzaldian eremu urriko hizkuntzak biziberritzeko lurraldeetan, gizarte- zein politika-mailan hizpide den hizkuntza gutxituan komunikatzeko konpetentzia nola aitortzen den landuko du. Izan ere, herritarren ama-hizkuntza edozein dela ere, komunikazio-konpetentzia egiaztatzearen ondorioak garrantzitsuak izan daitezke hainbat egoeratan.

Komunikazio-konpetentzia egiaztatzeko berariazko probak erabiltzen dira, eta gure esparruan horiek sortzeko Europako Erreferentzia Markoak zenbait gidalerro eskaintzen dizkigu. Markoak, ezinbestean, gutxienezko eskakizunak aipatzen ditu, oinarri sendo batek bakarrik bermatuko baititu egiaztatze-probak egokiak direla eta kalifikazioek alborapenik ez dutela.

Eskakizun eta baldintza horiek, ordea, ez dira berriak, psikometriatik datoz; psikometria baita gizarte- eta osasun-zientzietan (Hezkuntza, Psikologia, Linguistika, Medikuntza...) neurketa-tresnen kalitateaz arduratzen den jakintza-arloa. Psikometriaren laguntzarekin frogatu eta bermatu dezakegu egiaztatze-proben emaitzek ongi eta zuzen islatzen dutela hizkuntza hitzegitetik haratago doana: komunikazio-konpetentzia.

EGUNA: Ostirala, 2019ko irailak 13.

TOKIA:   Kursaal Jauregia. Zurriola 1, Donostia.

ORDUA: 12:00etan.


Oharra:  Ekitaldian parte hartzeko deitu 943 022650 telefonora edo idatzi zuzendaritza@habe.eus helbidera irailaren 10a baino lehen.

Beste eduki interesgarriak

Multilingual

Language competence assessment in minoritised language revitalisation contexts. The case of Basque.

Journal of multilingual and multicultural development aldizkarian Paula Elosuak eta Antton Peñalbak EGA mintzagai duen artikulua argitaratu dute: "Language competence assessment in minoritised language revitalisation contexts. The case of Basque".