Carmen Pastor Villaba, 2021/2022 ikasturtearen hasiera-ekitaldian hizlari

Argitaratua: Thursday, 29 July 2021, 9:02 AM
Carmen Pastor Villalba
  • Atala:
  • Dokumentu-mota:
  • Jarduera motak:
    • Conference
  • Bisitak: 260
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 1

Carmen Pastor Villalba doktorea izango dugu hizlari 2021ko irailaren 17an Gasteizen egingo den helduen euskalduntzearen 2021/2022 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu jauna izango dugu mahaiburu. Hitzaldiaren izenburua, berriz, "Las competencias clave del profesorado de lenguas segundas y extranjeras".


Carmen Pastor Villalba

Bitartekotza eta Komunikazio Eleaniztunean doktorea Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, Hizkuntzalaritza Aplikatuko Ikasketa Aurreratuetan (Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisa) diplomaduna Madrilgo Antonio de Nebrija Unibertsitatean eta Filologia Hispanikoan lizentziaduna Valentziako Unibertsitatean.

Cervantes Institutuan, 1994tik dihardu lanean, eta, gaur egun, erakunde horretako zuzendari akademikoa da. Hizkuntzaren Nazioarteko Biltzarreko (CILE) idazkari nagusia eta SICELE (Gaztelania Atzerriko Hizkuntza Gisa Egiaztatzeko Nazioarteko Sistema) elkarteko idazkari eragilea da. Halaber, Cervantes Institutuak urtean behin argitara ematen duen El español en el mundo agerkariaren zuzendaria da, baita honako hauena ere: Lo uno y lo diverso, La riqueza del idioma español edo Demolingüística del español en Alemania. Zenbait liburu eta artikulu idatzi ditu, hala nola Estudio transcultural del discurso argumentativo, Estudiando en una universidad española, Sicher in mündlicher Kommunikation (beste egile batzuekin batera), La Cenicienta de las destrezas: la comprensión oral, Sobre el diseño de pruebas orales, La evaluación de la comprensión oral en el aula, Argumentar entre culturas, Sobre leer y ser leído en otras culturas, besteak beste.


Hitzaldia: “Las competencias clave del profesorado de lenguas segundas y extranjeras”

Irakasleak, zalantzarik gabe, funtsezkoak dira hizkuntzak ikas-irakasteko prozesuan, eta ezinbestekoa da irakasle horien irakasteko gaitasunak garatzea eta eguneratzea, ikas-inguruneak eta ikasleen beharrak aldatuz doazen neurrian. Cervantes Institutuak badaki etengabeko prestakuntza-premia dagoela ibilbide profesional osoan eta argi du irakasleen prestakuntza bere barneko eta kanpoko jardueraren oinarrizko helburuetako bat dela.

Noiz: 2021eko irailaren 17an, 12:00etan

Non: Europa Biltzar Jauregia. Gasteiz hiribidea, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz, Vitoria-Gasteiz.

Oharra: ekitaldian parte hartu nahi baduzu, deitu 943 022650 telefonora edo idatzi zuzendaritza@habe.eus helbidera irailaren 10a baino lehen.