Euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituen Agindu berria

Argitaratua: astelehena, 5 urria 2020, 10:22
EHAA

Irailaren 28ko EHAAn eman zen argitara Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2020ko irailaren 9ko Agindua, euskarazko komunikagaitasun-mailen ebaluazioa eta egiaztatzegintza arautzen dituena, eta euskara-ikasle helduentzako dirulaguntzen deialdietarako irizpideak finkatzen dituena.

Agindua urriaren 1arekin jarri da indarrean berorren aplikazio-eremuko zentroetan, 2020-2021 ikasturtearen hasierarekin batera hain zuzen.