Nolako irakaslea zara? Egin zeure profila!

Argitaratua: ostirala, 13 maiatza 2005, 11:50

Artikulu honetan, irakurleak, metodologia bat bainoago, gaiari hurbiltzeko saio txiki bat aurkituko du, irakaskuntza ebaluatzeko iturri desberdinetatik informazioa biltzen duen artikulu bat, alegia. Ahalegin bat besterik ez, irakaslea bere jardueraz kontzienteagoa izateko eta bere burua garatzeko lan-ildo berriak aurkitzeko.