Nola eraldatu irakasle-taldeak

Argitaratua: asteartea, 2018(e)ko apirilaren 24(e)an, 10:53(e)an
L de lengua

L de Lenguaren 123 podcast honetan Difusión argitaletxeko Jesus Herrera da gonbidatua, eta hizpide du lidergoa eta irakasle-taldeen eraldaketa.

Multzoa eta taldea bereizten ditu. Izan ere, multzoak ez bezala, taldeak helburu bat du; hori lortzearren antolatzen da; egitekoak banatzen ditu eta elkarrekiko mendekotasun positiboa eskatzen du. Alegia, kide izan eta taldearekiko konpromisoa hartzea. Talde-mailako ikasketa emankorra lortzeko estrategiak lantzea eta garatzea eskatuko du, besteak beste, horren aipatuak diren ikasketa kooperatiboa eta konstruktibismo soziala ez direlako ikasleen eremura bakarrik makurtzen.

Nola eraldatu irakasle-talde bat galdetzen zaionean, Javier Martinez Aldanondok egiten duen paralelismo bat baliatzen du —nola ikasten duen pertsonak eta nola ikasten duen erakundeak— hainbat erakundeetako egoera islatzeko. Lehenengo kasuan, ikaslea erreferentzia izanik, hainbat gaitasun garatzen ditu irakasleak ikasgelako ikas-prozesuak ahalbidetzeko:

  • Ikasketa-egoerak sortu
  • Ikasgela kudeatu
  • Ikas-prozesuak ebaluatu
  • Motibazioa areagotzeko estrategiak bideratu
  • Pertsonak eta emozioak kudeatu
  • Talde-dinamikak sortu
  • Ikasleen ezagutza kudeatu

Eta bigarrengora etorrita, galdera da, hori guztia ikasgelan egiteko gauza baldin bada, zergatik ez diren garatuak dituzten abilezia horiek irakasle-gelan eta erakunde-mailan indarrean jartzen?

Irakasle-taldeak eraldatzeko eta ikasten duten erakundeak sortzeko Edward Bonoren “Los seis sombreros para pensar” teknika proposatzen du, eta kapela gorrian ez geratzea proposatzen; emozioen munduan alegia.

Eta amaitzeko, ikas-alor honetan gehiago sakondu nahi duenarentzat honako erreferentziak eskaintzen ditu: