Nati Abasolo zendu da

Argitaratua: ostirala, 15 urtarrila 2021, 2:22
Nati Abasolo

Aretxabaletan jaioa, Magisteritza ikasi zuen Eskoriatzan, Euskal Filologia adarrean. Arrasateko Udal Euskaltegian aritu zen 1981etik; hainbat urtetan bertako zuzendari izan zen.  1995etik HABEn aritu zen lanean jubilatu arte, Arabako ordezkaritzan hain zuzen. Besteak beste, Prestakuntza ataleko teknikari izan zen. 

HIZPIDE aldizkarian ere badugu bere ekarpenik: Mari Jose Lasherasrekin batera idatzitako bi artikulu, hain zuzen ere:

Abasolo, N. eta Lasheras, M. J. (2005). Tutoretzaren garrantzia ikaskuntza birtualean. Hizpide 58, 22-38. http://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/didakteka/tutoretzaren-garrantzia-ikaskuntza-birtualean 

Abasolo, N. eta Lasheras, M. J. (2006). Corpus linguistikoen eta konkordantzien erabilera didaktikoa hizkuntzen irakaskuntzan. Hizpide 61, 3-30. http://www.ikasten.ikasbil.eus/mod/habecms/view.php/irakasbil/didakteka/corpus-linguistikoen-eta-konkordantzien-erabilera-didaktikoa-hizkuntzen-irakaskuntzan 

Goian bego.