Mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntzaren ikuspegi bat: edukia banatzetik lagundutako elkarlan eta elkarrekintzara

Publicado: osteguna, 7 de maiatza de 2015, 08:55
Hizpide 85

Mugikor bidezko ikaskuntzak bilakaera bizkorra bizi du. Mugikor bidezko ikaskuntzaren hastapeneko belaunaldien joera nagusia izan zen hezitzaileek eta teknologoek kontu handiz landutako jarduerak proposatzea; aldiz, gaur egun, ikaskuntza-behar pertsonalek gero eta gehiago motibatzen dituzte ikasleak, baita mugikortasun handiagoak eta bidaia sarriagoek eragindako beharrek ere. Aldi berean, sarritan argudiatu da gailu mugikorrak bereziki egokiak direla harreman sozialak eta elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko, hizkuntzen ikaskuntzari dagokionez egokiak diren aldarrikapenak. Mugikor bidez lagundutako hizkuntza-ikaskuntzaren (MALL) berri ematen duten argitalpenen azterketa egin da, gailu mugikorrek harreman sozialak eta elkarlaneko ikaskuntza bultzatzeko zein puntutaraino erabiltzen diren jakiteko. Bereziki, aztertu nahi genituen mintzamen- eta entzumen-arloetako praktikaren eta online eta urruneko ikaskuntzaren testuinguruan elkarrekintza sinkronoa eta asinkronoa egiteko dauden aukerak. Mugikor bidezko ikaskuntza gaur arte nola garatu den aztertuko dugu, eta etorkizuneko norabideak iradokiko ditugu.

Otros contenidos interesantes

RIED aldzkaria

Hizkuntzen ikaskuntza eta mugikorrak: aukera berriak

HIZPIDE aldizkariaren 85. zenbakiak argitaratu genuen Kukulska-Hulme eta Shieldek idatzitako artikulu bat, "Mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntzari buruzko ikuspegi bat: edukia banatzetik lagundutako elkarlan eta elkarrekintzara" hain zuzen. Erreferentziazkotzat jo izan da 2008ko lana izan arren; MALL (Mobile Assisted Language Learning) edo mugikor bidez lagundutako hizkuntzen ikaskuntza gaiaz idatzitako lehendabiziko monografikoan agertu baitzen. Dena den, aldaketa ugari izan ditu gailu mugikorren bidez ikasteak, hala smarthponeak nola tabletak baliatuta. RIED aldizkariak monografiko bat atera berri du, eta sarreran aukera berriez idatzi dute.