MoodleMoot Euskadi 2020

Argitaratua: astelehena, 10 otsaila 2020, 9:55
MoodleMoot Euskadi 2020

Aurtengo Moodlemoot Euskadi 2020 jardunaldia ekainaren 5ean izango da, Bilbon dagoen Bizkaia Aretoan. Euskal Herriko Unibertsitatea da antolatzailea.

Moodle-erabiltzaileen esperientziak partekatzea da helburu nagusia. Horregatik, komunitate horretako kideen proiektu, esperientzia edota egindako hausnarketen berri emateari eskainiko zaio tarte handia topaketan. Asmoa, beraz, denen artean ikastea eta hezkuntza-teknologiaren erabilera eraginkorrean aurrera egitea. 

Laster argitaratuko dute ekarpenak aurkezteko deia, baita izena emateko epea ere. 

Halaber, @mooteu20 Twitterreko erabiltzaileari zein #mooteu20 traol-hitzari erreparatu ahal diezu sarean jarraipena egiteko.

MoodleMoot Euskadi 2020

Aurreko edizioen berri izan nahi baduzu, webgunean dago hainbat informazio,  grabazioak eta aurkezpenak, besteak beste.

Show comments
  • 2019anIñaki Murua - og., 7 mai 2020, 8:28
    Honako hau ematen dute aditzera antzolatzaileek Twitter bidez maiatzaren 6an:
    #mooteu atzeratzea erabaki genuen, baina UPV/EHUko eCampusekoek 13. edizioa egiteko asmoa dugu, egoera egokia denean. Oraingoz, nahiago dugu topaketa presentziala izatea eta "normaltasun berriak" moodlemoot baten antza duen zerbait egiteko aukera eman arte itxarotea.