Moodle Moot Spain Online 2020

Argitaratua: osteguna, 24 iraila 2020, 11:04
Moodle Moot Spain 2020

Moodle Moot Euskadi 2020 topaketa atzeratu egin zen udaberrian, ahal denean aurrez aurre egiteko asmoa adierazi baitzuten antolatzaileek.  Moodle Moot Spain-i dagokionez, berriz, azaroan egingo da online aurtengoa. Horrelakoetan ohi den bezala, Moodle eta e-learningari buruzko praktika onak, esperientziak, eduki berriak... aurkeztuko eta partekatuko dituzte bertan Moodle erabiltzaileek formatu ezberdinetan. Zuzeneko jarduerez gain, bideoak hilabetez ikusteko aukera ere izango dute matrikula egiten dutenek; harremanetarako tarte eta esparruak ere aurreikusi dituzte, ekitaldiaren aurretik eta ondoren ere bai.

Azaroaren 17an eta 18an izango da online, Dena den, matrikula egin behar da; 35€ dira urriaren 19a baino lehen eginez gero eta 50€ egun horretatik aurrera (bi prezioak BEZ kanpo). 

Beste alde batetik, esperientziaren bat partekatu nahi duenak, urriaren 26a arteko epea dauka proposamena aurkezteko.

Izena emateko eta informazio zabalagoa izateko: https://web.cvent.com/event/a28eb3de-9d15-4400-99e8-1637737f3899/summary 

Show comments
  • 2019anIñaki Murua - az., 4 aza 2020, 8:44
    100 sarrera doan iragarri dituzte antolatzaileek Twitter bidez
  • 2019anIñaki Murua - az., 18 aza 2020, 9:18
    Bertan esan eta egindakoen berri izateko, besteak beste, #MootES20 traol-hitzari erreparatu.
    Hitzaldietako batzuk modu irekian egongo direla adierazi dute antolatzaileek.

Beste eduki interesgarriak

Moodle

Moodle-i buruzko bideo-tutorialak

Ikasteko erabil daitekeen material ugari dugu Interneten; ondo aukeratzea izaten da kontua. Hala, Moodle-i buruzko bideo laburrak edo bideo-tutorialak ere badaude interesaturik dagoen edonoren eskura, YouTuben besteak beste.