Moodle eta ebaluazio formatiboa

Argitaratua: astelehena, 20 uztaila 2020, 9:02
e-CO 16

"Moodle eta ebaluazio formatiboa" gaiari buruzko jardun biko ikastaroa antolatu zuten Andaluzian irakasleen prestakuntzarako. Hortik abiatuta, “Plataformas digitales y evaluación: el caso de Moodle” artikulua idatzi zuen Anibal de la Torrek e-CO. Revista Digital de Educación y Formación del profesorado aldizkarian. Izan ere, ebaluazioaren inguruko monografikoa egin zuten aldizkari horren 16. zenbakian.

Ebaluazioaren alderdi formatiboa plataforma digitaletan landu daiteke, De la Torreren ustetan. Esaterako, hainbat baliabide daude Moodlen horretarako: jarduerak atzeraelikatzeko, errubrikak, gidak, foroak, wikiak, datu-baseak edo glosategiak. Koebaluazioa bideratzeko, “tailer” erremintak baditu aukerak. Eta autoebaluazioari erreparatuz gero, galdetegiak, inkestak edo blogak.

Gai hauei buruzkoak aurkituko ditugu artikuluan, baita aipatutako ikastaroari buruzko informazioa zein materialetarako estekak ere.

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOA

De la Torre Espejo, A. (2019). Plataformas digitales y evaluación. El caso de Moodle. e-CO. Revista Digital de Educación y Formación del profesorado, 16http://revistaeco.cepcordoba.org/wp-content/uploads/2019/05/Delatorre.pdf.

Beste eduki interesgarriak

Juan Ezeiza

Moodle-ri etekina ateratzen: ikasleak motibatzeko hainbat erabilera

Moodle da software askeko Ikaskuntza Kudeatzeko Sistema (Learning Management System - LMS) hedatuena. Etapa guztietako ikastetxeetan eta unibertsitatean erabili arren, gutxitan aprobetxatzen dira ahalbidetzen dituen posibilitate gehienak. Izan ere, dokumentu- edo baliabide-biltegi soil gisa erabiltzen dute Moodle irakasle askok; jarduerekin aritzen diren irakasle gehienek, aldiz, zereginak (ikasleak bidali beharreko dokumentu edo fitxategitan oinarrituriko aktibitateak), galdetegiak edota foroak baino ez dituzte. Hala ere, askoz gehiago da Moodle. Artikulu honetan, Moodle-ri etekina ateratzen lagunduko diguten eta ikasketa ludikoago eta erakargarriago egingo duten hainbat baliabide eta jarduera aztertuko dugu.