Testu-ereduak A1 Mintzamena: Zu hor eta ni hemen

Argitaratua: ostirala, 23 iraila 2016, 12:20
mintzamena a1

Ekintza komunikatiboa: Ezezagun bati, tirabira sinple batek sortutako arazoa konpondu asmoz, arrazoia ematea.

 

Bi ezezagun ilaran jarrita, zinemarako sarrera bila.

Ezezaguna 1: Aizu, barkatu, baina zure aurretik nago ilaran.

Ezezaguna 2: Ziur zaude? Ez al naiz neu lehenago etorri?  

Ezezaguna 1: Ez horixe! Geroago etorri zara!

Ezezaguna 2: Bueno, lasai, lasai! Segi, segi aurretik!