Testu-ereduak A1 Mintzamena: Gauzak garbi

Argitaratua: ostirala, 13 maiatza 2016, 2:48
mintzamena a1

Ekintza komunikatiboa: Amak, zerbait lortzeko helburuarekin, alabari agindu errazak ematea.

Gauzak garbi

Ama: Amaia, utzi ordenagailua eta jaitsi zaborra.

Amaia: Gaur ere nik, ama?

Ama: Gaur, bihar eta egunero, Amaia. Zure egitekoa da.

Amaia: Ez dago eskubiderik!

Ama: Bada, horrela da kontua.

Amaia: Beno, orain joango naiz.

Ama: A, eta hurrengoan egin kasu lehenengoan!