Marrazkiari beldurrik ez

Argitaratua: osteguna, 2017(e)ko otsailaren 9(a)n, 15:10(e)tan
Marrazkiari beldurrik ez

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzan irudiak baliatzea ez da berria. Kontua da, maiz, zer nolako gaitasuna dugun marrazkiak egiteko... edo zer iritzi daukagun gaitasun horri buruz, edo gaitasun hori areagotu ahal den. 

Andrew Wrigh-ek idatzitako "Hizkuntza ikasteko irudiak" liburua argitaratu zen 1992an Itzulpen Sailean. Irudiak egiteko oinarrizko zenbait iradokizun ere ematen ditu bertan. Honelako baieztapenekin egingo dugu topo:  

  • "Ikasleen eta irakaslearen marrazkiek kualitate berezia dute, berehalakotasunean eta bakoiztasunean datzana".
  • "Irakasleak edo ikasleek egindako irudiek interes handiagoa sortzen dute beti, batez ere umore-ttantta batzu eransten badizkiegu".
  • "Ekintza asko lerro hutsez egindako pertsonen marrazki sinpleen bidez errepresenta daitezke".
  • "Forma geometriko sinple bat ia beti aurki daiteke gauzarik konplikatuenetan".

Urte batzuk lehenago, 1984an hain zuzen, Enrike Larrartek idatzitako Marrazkia euskararen ikas-irakaskuntzan: franelografoa artikulua argitaratu zen Zutabe aldizkariaren 5. zenbakian.  Hasieran zera agertzen da: "Hizkuntzen irakaskuntzan elementu grafikoa erreibindikatzeko joera aspaldikoa da. Gaurregun joera hori indarberritu egin da eta hizkuntz irakaskuntzarako grafiko ugari argitaratu da".

Halaber, visual thinking edo pentsamendu bisuala sarri entzuten da azken boladan. Esate baterako, blog-sarrera hau eskaini zion Victor Cuevasek irakaskuntzan izan dezakeen erabileraz eta beste hau Raquel Martínek. Ikuspegi honetatik, webgune bat sortu dute: Dibújamelas. Ekimen honi lotuta, tailer bat eskaini dute duela gutxi ELE jardunaldi batzuetan Ramon Besoníasen eskutik (ELE: español como lengua extranjera); horren inguruko laburpena ere egin du José Ramón Rodríguez irakasleak (ikus irudia). 


José Ramón Rodríguezek egindako "laburpen bisuala"


Hau guztia ikusita, garai batean HABEKO MIK aldizkarian argitaratu zen bildumatxo bat interesatuen eskura jartzeari interesgarri iritzi diogu: marrazkiari beldurrik ez  zuen (eta du) izenburu.

Bi ataletan jarri da Ikasbil esparruan aldizkariko gehigarri hori, pdf formatuan:

Erakutsi iruzkinak