Susana Lugo eta Leonor Quintana: "La gramática en la clase de ELE"

Argitaratua: asteazkena, 29 azaroa 2017, 2:11
Lugo eta Quintana

H2 irakasten eskarmentu handirik ez dutenentzako artikulua idatzi dute Susana Lugok eta Leonor Quintanak: La gramática en la clase de ELE.   Oso jatorri desberdinekoak izan arren, urte luzez ELE irakasle gisa aritutakoak ditugu biak. Ez da ikerketa-lan bat; ez da berritzailea edo iraultzailea. Izan ere, xedea ez da hori izan. beste hau baizik: euren ikuspuntutik argitzea irakasle berriek, agian beste esparru batzuetatik datozenak gainera, eskoletan zer hartu behar duten kontuan.

Eskolan gramatika irakastea egokia edota erabilgarria den sarritan izan da eztabaidagai H2 irakasten aritzen direnen artean; are: bateraezinak diruditen jarrera eta iritziak agertu ohi dira. Askotan, berriz, aldeak egotea baino gehiago “gramatika” hitzaz zer ulertzen den da horren guztiaren azpian dagoena.

Artikulu honetan, jarrera bat edo beste hartzeko eragiten duten kontzeptu linguistiko eta psikolinguistikoak azaldu dituzte egileek. Halaber, gramatika motak aztertu dituzte eta H2a ikastean duten eginkizuna –eskurapena errazten duten baldintzetan eta, beraz, benetako komunikazioan.  Azkenik, gramatikaren ezagutza inplizitua eta esplizitua bereiztu ondoren eta "tarteko hizkuntzaren gramatika" kontzeptua analizatu eta gero, honako hau ondorioztatu dute: ELE eskolan, zein beste edozein H2takoan, erabilgarria eta desiragarria da gramatika irakastea.