Lourdes Elosegi zendu da

Argitaratua: osteguna, 2018(e)ko uztailaren 19(e)an, 09:13(e)an
Lourdes Elosegi

Irundarra. Salamankako unibertsitatean Filosofian eta Hezkuntza zientzietan lizentziaduna, Irun-Hondarribiko Txingudi Ikastolan hasi zen irakasle-lanetan 1978an. Bi ikasturte oso bertan eman ondoren, HABEk Hondarribian zuen barnetegira bildu zen 1981ean. Handik bi urtera, 1983an, Donostiara pasa, eta HABEren Euskalduntze atalean arituko da 2010 arte teknikari lanetan. Ordutik hona, aurten jubilatu arte, Curriculum ataleko burua izan da.

Zuzendaritza- eta Azterketa-batzordekide urte askotan,  hainbat ikastaro bideratu izan ditu eta zenbait artikulu idatzi. Aipagarria, HABEk argitaratutako  Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumetan, 2000koan eta 2015ekoan, egindako lan berezia. Goian bego.

Erakutsi iruzkinak
  • Mertxe Luzuriaga-ren irudiaMertxe Luzuriaga - or., 2018(e)ko uztren 20(e)an, 11:57(e)an
    Eskerrik asko, Lourdes.
    Zurea lan eskerga izan da. Zure azken borroka luze hau, eredugarria. Irakasle eta lankide izan zaitugunok gogoan izango zaitugu beti.