11. Los métodos y la gestión del aula

Argitaratua: asteartea, 9 urtarrila 2018, 9:24
Gabriel Diaz Maggioli

"Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje" ikastaroa. Miramar 2016.

Eremu konplexuak dira ikasgelak, eta horrexegatik, hain zuzen, beharturik aurkituko da irakaslea etenik gabe erabakiak hartzera, betiere, ikastaldeak osatzen duen testuingurura egokituak.

Didaktikaren alorrean, elkarrekintzan jarri dira fokusa eta indarrak azken urteotan, era horretara ikasprozesua sendotu eta azkartuko delakoan. Baina horretarako ezinbestekoa izango da ikasgelan sor daitezkeen behar guztiak kontuan izatea, izan fisikoak, psikologikoak zein adimen- edo afektibitate-mailakoak.

Gelaren kudeaketak hartzen ditu bere baitan behar horiek guztiak, eta helburu du, ikasprozesuaren kudeaketa oinarri hartuz, behar horiek asebidean jartzea.

Ikasleen ezaugarriak eta banakako ekarpenak

Ikasleen banakako ezaugarriak aztertzeko bi dimentsio proposatzen ditu HALLek: maila biologikoari dagozkionak, eta norberaren ezagutzatik eta mundu ezagutzatik irits daitezkeenak. Horren arabera, azterketan bi multzo nagusi bereizten ditu, bereizgarriak, batetik, eta ikasleen jarrerak, bestetik.