"HABE liburutegiko gidak" bilduman zenbaki berria

Publicado: asteazkena, 18 de martxoa de 2020, 09:48
HABE liburutegiko gidak-7

HABE Liburutegiak zenbait gida eskaintzen dizkigu hizkuntzak ikas-irakasteko dokumentuekin, HABE Liburutegiko gidak izeneko bilduman hain zuzen. 

Oraingoan, bildumako zazpigarrena plazaratu dute; HIZNET - Hizkuntza Plangintza Graduondokoan parte hartu duten ikasleen ikasturte amaierako ikerketa-lanen katalogoa.  205 ikerketa-lan dira guztira eta, gainera,  Sarean  eskura daude modu irekian.

Gogoan izan, bestetik, Euskarari buruzko 2018ko bibliografía hautatua dela gidako seigarren zenbakia. 

Otros contenidos interesantes

HABE Liburutegia

Euskarari buruzko 2018ko bibliografia hautatua

Euskararen didaktikari, euskararen psikolinguistikari eta Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko bibliografia prestatu dute HABE Liburutegian.