3. Las lenguas extranjeras ¿se adquieren o se aprenden?

Argitaratua: ostirala 3 martxoa 2017, 12:48
Gabriel Diaz3

"Competencia metodológica para la enseñanza y el aprendizaje" ikastaroa. Miramar 2016

Izenburuko galderari erantzun nahian —alegia, hizkuntzak ikasi ala norbereganatzen diren—, hainbat adituren ekarpenak azaltzen ditu Diaz Maggiolik emanaldi honetan: Chomsky, Krashen, Cook, Selinker… Aditzera ematen duenez, Bigarren Hizkuntzen Ikerketa eremuan gehiago dira usteak eta espekulazioak, ziurtasunak baino. Hala eta guztiz ere, eremu interesgarria omen da irakasleentzat bi arrazoi nagusirengatik: a) praktikak gauzatzeko oinarri teoriko bat eskaintzen duelako eta b) eztabaida-eremu bilakatzen delako, H2a eskuratzeko modurik egokiena zein litzatekeen erabakitzerakoan.

Krashen-ek Monitore-eredua proposatzen du H2aren jabetza-prozesuak ulertu ahal izateko, bost hipotesi nagusitan ardaztua:

  1. Norbereganatzearen eta ikastearen arteko bereizkuntza. Lehena oharkabeko prozesua da, eta bigarrena prozesu kognitiboa, eta, ondorioz, jakinaren gainekoa.
  2. Monitorea. Adierazpena doitzeko, erregela gramatikalen ezagutza esplizitua baliatzen du ikasleak.
  3. Hurbilbide naturala. Hizkuntzaren ordena naturalari jarraituz norbereganatzen dira egiturak, zein ordenatan ikasi izan diren zerikusirik izan gabe.
  4. Inputa. Norbereganatzea etorriko da ikaslearen gaitasun-mailatik zertxobait areago dauden inputen eraginpean baldin badago subjektua: i+1; hain zuzen, ordena naturalean hurrengoak direnak egingo ditu bere.
  5. Iragazki afektiboa. Ikaslea gustura eta seguru aurkitzen den testuinguruetan emango da hizkuntzaren jabekuntza, antsietarik jasaten ez duen egoeretan.

Krashen-en hipotesietatik abiaturik, lau uste nagusi ondorioztatzen ditu Cook-ek, eta horietako bakoitzari kontrako argudioa eransten dio, haren hipotesiak ikas-aukeren kontra ageri baitira. Horrela,

Tarteko hizkuntza kontzeptua sortu zuen Selinker-ek eta erroreei buruzko ikuspegi berri bat osatu: hizkuntzaren eskurapenera iristeko ezinbesteko urratsa da errorea, eta, bide horretan, ikasleak aurrera daraman prozesuaren adierazle.

Ikuspegia osatzear, Bigarren Hizkuntzen Ikerketaren eremuan eta maila teorikoan nagusitzen diren hiru joerak laburbiltzen ditu  hizlariak:

  • Konduktismoa: Ohitura onak osatzea da ikaskuntza, eta, ondorioz, saihestekoak dira akatsak, ohitura txarrak baitira.
  • Innatismoa: Giza gaitasun kognitiboa da hizketa, genetikoki jasotakoa. Norberak bideratu beharreko erregelen aurkikuntzan datza ikaskuntza, zeinak gerora automatikoki aplikatuko diren.
  • Elkarrekintza: Input ulergarrien bidez iristen da pertsona hizkuntza bat menderatzera.

Amaitzeko Ellis-en aipamen bat dakar:

Los investigadores en la adquisición de segundas lenguas no han logrado un consenso sobre las formas en las cuales la enseñanza puede facilitar el aprendizaje de lenguas… Sin embargo, si la Investigación de Segundas Lenguas puede ofrecer algún tipo de guía a los docentes, hay una necesidad de dar consejos siempre y cuando estos se den con el espíritu que Stenhouse (1975) denomina “especificaciones provisorias.”

Eta adierazten du pragmatismo informatuak izan behar duela irakaslearen egunerokoaren oinarri, besteak beste, ikerketek galdera gehiago azaleratu dituztelako, erantzunak baino.

Afficher les commentaires
  • Avatar Hasier Agirre AranburuHasier Agirre Aranburu - or. 3 mar 2017, 13:46
    Interesgarria, Luis Mari! Hona frantseserako C1/C2 erreferentzia-mailetarako hitzaurrean uxarka nenbilela zer topatu dudan:
    “Les travaux sur la adquisition de la grammaire en FLE ont mis en évidence des séquentialités récurrentes dans la apprentissage des langues qui valident l’idée d’échelles progressives de compétences , même si aucune étude ne permet aujourd’hui d’établir une correlation directe enytre les niveaux du Cadre et les échelles adquisitionnistes; il convient également réitérer que le caractère linéaire des niveaux du Cadre ne correspond pas forcément au parcours des apprennant qui, lui, peut ne pas être aussi régulier.”
    Frantsesa Bigarren Hizkuntza gisa bereganatzeko azterketetan, agerian geratu da badela maiz errepikatzen den sekuentzialtasun bat, gaitasunen eskala progresiboaren ideia hizkuntzen ikaskuntzan baliogarri egiten duena, nahiz eta ez dagoen egun ikerketarik, zeinak finka baitezakeen badela korrelazio zuzen bat Europako Markoaren mailen eta aipatutako bereganatze-eskalen artean. Komeni da azpimarratzea, era berean, Markoko mailen izaera lineala ez dela ezinbestean bat etortzen ikaslearen ikasibilbidearekin, beti gorabeherarik gabea izan ez daitekeen horrekin.
    Jabetza-prozesuen ulertze horretan, Krash-ek gehiago konbentzitzen nau, Cook-ek baino, baina badirudi bigarren horren jabetze-moldea ari dela nagusitzen. Erabileraren aldeko apustuak, euskararen eta gaztelaniaren arteko senidetasun eskasak eta euskal berri nahiz jatorrizkoak parekatu nahiak Krash-en alde lerratzera naramate, ezbairik gabe, baina gure egoera diglosikoak Cook-en alde jartzen du balantza, baina ez balantzarik gabe!
    Frantseseko ikasle aurreratuei, C lerrunekoei, asko kostatzen omen zaie zenbait adjektiboren generoa bereiztea, baina hori, euskarara etorrita, ez da arazo. Euskaraz, ordea, ohikoa da partizipioa pluralizatzea B lerrunean (platerak jarritaK daude mahai gainean), eta hori espainol batek ondo esango luke frantsesez (Los platos están sobre la mesa / Les plats sont mis sûr la table).
    Horrek esan nahi duena da erdaldun batek (gaztelania-hiztuna zortzitik zazpian)euskara bereganatzeko jabetze-prozesuan zein arazo nagusi (eta zein mailatan bakoitza)dauzkan jakitea komeniko litzaigukeela guri, nahiz eta ikerketa orokoren berri izatea ezinbestekoa izan. Erroren analisietatik hizkuntzaren jabekuntzan nekosoenak diren adierazpideak atzematen saiatu, eta, nolabait, HEOCaren maila bakoitzean arreta berezia eskaini.