Testu-ereduak B1 Idazmena: Zaintzailea behar da

Argitaratua: ostirala, 8 uztaila 2016, 1:36
idazmena b1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 318
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Behar duen zerbait iragartzea, ohar-taula batean informazioa eskainiz.

Zaintzailea behar da

Zaintzaile bat behar da, Alzheimer gaitza daukan adineko gizon bat zaintzeko. Lan-ordutegia: arratsaldeko 15:00etatik goizeko 8:00etara. Zaintzaileak gaixoarekin pasatu beharko du gaua. Beharrezkoa da autoa izatea eta era horretako ezinduekin eskarmentua edukitzea. Euskaraz jakitea kontuan hartuko da. Interesa daukanak deitu telefono-zenbaki honetara: 666222444. Soldata eta beste xehetasun batzuk telefono bidez argituko dira.