Testu-ereduak B1 Idazmena: Talasoterapia

Argitaratua: astelehena 13 otsaila 2017, 10:22
idazmena b1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Niveau:
  • Curriculum-arloa:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 367
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: WhatssApp-eko txat batean, adiskideen jakin-mina asetzeko, talasoterapia-zentro baten inguruko azalpenak ematea.

Talasoterapia

Jokin: Zer, Manex, zer moduz atzo talasoterapia-zentroan?

Manex: Primeran, motel! Eskerrik asko denoi, gonbidapenengatik! Leire ere, izugarri gustura ibili zen.

Borja: Kontatu, kontatu. Zer egin zenuten? 

Manex: Bada, denetik! Hasieran, zirkuitu bat egin genuen: ur-zorrotadak eta burbuilak zeuden han, batik bat. Bereziki gustatu zitzaidan lepondoa erlaxatzeko zorrotada. Leirek gerria erlaxatzeko zorrotadak hartu zituen.

Igor: Masajerik ez?

Manex: Nik neronek, ez, baina Leirek bai. Masaje erlaxagarri bat hartu zuen, aromaterapiarekin. Zenbait olioren usainak mesede egiten dio, nonbait, gorputzari, hori omen da aromaterapia. Alegia, usainaren bidez sendatzea. Leirek kontatu zidan usain asko eta atseginak erabiltzen direla.  

Jokin: Ez dago kexatzeko Leire, e! Ederki zaintzen duzu!

Manex: Ez da galduko, ez. Badaki bere burua zaintzen, nire beharrik gabe!

Borja: Bada, azaldu duzuna ez zait hain apartekoa iruditu. Burbuilak, aromaterapia… nahiko gauza jakinak dira, ezta?

Manex: Jakingo bazenute zein eskaintza zabala dagoen! Zen filosofiako terapiak, aurpegirakoak, argaltzekoak… Are gehiago: erditu aurreko eta osteko terapiak ere badaude emakumeentzat! Eta hori guztia, nahi izanez gero, egonaldi eta guzti, elikadura bereziaz gozatzeko aukerarekin. 

Igor: Gonbidapena zirkuitua egiteko soilik zen, baina argi dago gauza gehiago egiteko ere aprobetxatu zenutela!

Manex: Bai horixe! A, eta eskerrak eta goraintziak Leireren partetik, ahaztu aurretik! Ea afaritxo bat egiten dugun, gauza gehiago kontatzeko.