Testu-ereduak B1 Idazmena: Rafting egiten

Argitaratua: asteazkena, 28 iraila 2016, 12:52
idazmena b1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 377
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Lagunartean, WhatsApp-eko txat batean, muturreko kirol bati buruzko jarraibide errazak ematea.

Rafting egiten

 

Jon: Zer, kuadrilla, prest larunbaterako?

Mara: Rafting egiteraaa!! Ni, deseatzen.

Josu: Badator egunaaaaa. Egurra, lagunok, egurra!

Jon: Tira, utzi txantxak. Gogoratu 3. mailako ibilbide bat dela. Ez da hain erraza. 

Mara: Zu zara “aditua”, Jon! Eman argibideak!

Jon: Kaskoa derrigorrezkoa da. Ibilbidean harriak egoten dira.

Mara: Ados.

Josu: Gu burugogorrak gara, lasai! Kar-kar-kar.

Jon: Ez ahaztu salbamendu-jaka, eta neoprenozko jantzia ere ez. Pirinioetako errekak hotzak dira.

Josu: Txuleta pare bat jan eta, akabo hotzak!

Jon: Sokak zure kontu, Mara? Beharrezkoak dira txaluparen ertzetan jartzeko eta salbamendurako.

Mara: Bale! ahizpari eskatuko dizkiot.

Jon: A! Gauza garrantzitsu bat: txalupatik erortzen bazarete, ez larritu. Eta hankak aurrerantz jarri, kolpe txarrik ez hartzeko.

Mara: Hainbeste badakigu, e Jon!