Testu-ereduak B1 Idazmena: Mendirako bizikleta

Argitaratua: astelehena, 13 otsaila 2017, 9:42
idazmena b1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 258
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Lagun bati, hark hala eskatuta, mezu bidez bizikleta erosteko aholkuak ematea.

Mendirako bizikleta

 

 

Aupa, Xanti.

 

Oraintxe irakurri dut atzo zortzi bidali zenidan mezua. Sentitzen dut lehenago ez erantzutea. Lehenik eta behin, pozten naiz mendirako bizikleta bat erosi nahi duzulako!

 

Bizikleta ondo aukeratzeko, erosotasuna izan behar duzu beti kontuan. Horrek esan nahi du koadro aproposa aurkitu behar duzula lehendabizi, zuretzako modukoa. Bi aukera dituzu: alde batetik, serieko koadroak, aldez aurretik fabrikatzen direnak; bestetik, berriz, neurrira egindakoak. Bigarren horiek garestiagoak dira, baina, hala ere, merezi du halako bat erostea; 350 eurotik aurrera, nahi adina dauzkazu horrelakoak. 

 

Kontuan izan beharreko beste alderdi bat txirrindulariaren maila da. Hasiberria zarela jakinda, ez dizut aholkatzen 600 eurotik gorako bizikletarik. Jendeak gustuaren arabera aukeratzen ditu piezak eta osagarriak, baina, zure kasuan, neronek lagunduko dizut oinarrizko batzuk erosten. Internetez erosi nahi badituzu, elkarrekin egingo dugu eskaera.

 

Bukatzeko, oso garrantzitsua da bizikleta erosi osteko zerbitzua saltzailearekin ondo lotzea; Bizikleta erabiltzen hasi eta 30 egunera piezak doitu behar izaten dira askotan.

 

Espero dut idatzitakoak zerbaitetarako balio izatea…

 

Nolanahi ere, datorren astean Iruñera joatekoa naiz, eta hitz egingo dugu.

 

Ondo izan.

 

Mertxe