Testu-ereduak B1 Idazmena: Ipar Koreara bidaiatzea

Argitaratua: astelehena, 16 maiatza 2016, 10:12
idazmena b1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 204
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Lagun bati, mezu bidez, bidaia bati buruzko azalpenak ematea, zalantzak argitzeko asmoz.

Ipar Koreara bidaiatzea

Bildu dut informazioa, Nagore! Badago joaterik Ipar Koreara! Hori bai, neurri zorrotzak bete behar dira. Derrigorrezkoa da taldean bidaiatzea, eta aurrez erreserbatu behar da guztia. Bertako gidari batek eramaten ditu turistak batetik bestera, baina bakar-bakarrik berak erabakitako lekuetara. Han ezin da inprobisatzen ibili! Kar-kar…

Bidaia-agentziak Koreakoa izan behar du, Nagore. Ah!, eta beste gauza bat, oso garrantzitsua: komeni da bidaia prestatzen lau hilabete lehenago hastea; izan ere, bisatuak beharrezkoak dira, eta horrek askotan luze jotzen du.  

Bukatzeko, kontuan izan garesti ordaindu dezakezula argazkiak ateratzea edo bertako herritarrekin hitz egitea. Gidariak ederki jakinaraziko dizue mugak non dauden.

Hitz egingo dugu!

Nerea