Testu-ereduak B1 Idazmena: Eskutitza Irlandatik

Argitaratua: asteazkena, 13 urtarrila 2016, 3:50
idazmena b1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 425
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Lagun bati, mezu bidez, bizipenak kontatzea.

Eskutitza Irlandatik


Kaixo, Joxean:

Une honetan Irlandatik idazten dizut; Dublinetik, hain zuzen ere. Aurreko hilera arte, Londresen ibili nintzen, baina gero hona etortzea erabaki nuen.

Taberna batean lortu dut lana, eta gustura nabil. Nire nagusiak ezagutzen du Euskal Herria, eta asko estimatzen du gure herriko jendea. Dena den, Joxean, gertatu zaidan gauza onena neskalaguna topatzea izan da. Ilegorria da, eta irlandar itxura handia du. Oso dotorea da! Kar-kar, zer esango dizut, bada, nik? Oraindik denbora gutxi daramagu
elkarrekin. Nik lan egiten dudan tabernan aritzen da bera ere.

Jakin izan banu, lehenago etorriko nintzen Dublinera. Tabernako nagusiak, lehen esan dizudan bezala, gustuko ditu Euskal Herriko ohiturak eta gastronomia. Askotan esaten dit sagardotegi batek arrakasta izango lukeela Dublinen, eta bero-bero dabil taberna saldu eta sagardotegi bat jartzeko.

Beno, Joxean, hor ere guztia ondo, ezta? Gorde indarrak bueltatzen naizenerako, parranda ederra egingo dugu-eta!

Haritz