Testu-ereduak B1 Idazmena: Eskari-gutuna

Argitaratua: ostirala, 8 uztaila 2016, 1:15
idazmena b1
  • Atala:
  • Jakintza arloa:
  • Trebetasunak:
  • Level:
  • Curriculum-arloak:
    • Langaiak: Testu-ereduak
  • Bisitak: 441
  • Iruzkinak: 0
  • Gogokoak: 0

Ekintza komunikatiboa: Arazoren bati konponbidea ematearren, eskaera-gutun bat egitea ezagun zein ezezagunei, egoera zein den adieraziz eta eskaeraren arrazoiak zehaztuz.

Eskari-gutuna

Kaixo, blogari lagunok:

 El Cairon nabil; eta, gaur, bizikleta lapurtu didatela konturatu naiz. Hiru urte daramatzat Afrikari buelta ematen bizikletan, eta hau da bizikleta lapurtu didaten lehen aldia.

Atzo, El Cairora iritsi, eta lau bat orduan ibili nintzen, lo egiteko leku merke baten bila. Azkenean, gustuko ostatua aurkitu nuen, logela partekatu batean, jakina. Hotelak badu aldamenean garaje bat-edo, eta hantxe utzi nuen bizikleta, lotuta. Gaur goizean, bizikletaren bila joan naizenean, ez zegoen.

 Kontu horrek, noski, hankaz gora jarri du nire proiektua. Izan ere, hori burutzen jarraitzeko beste bizikleta bat behar dut, baina ez edozein bizikleta; lehengoa bezalakoa behar dut, eta hemen ez dago. Bizikleta Olov bike markakoa da, Alemanian egindakoa. Beraz, horrelako bat lortzeko laguntza eskatu nahi dizuet. Gastu guztiak ordainduko ditut, jakina. Nire bidaiari buruz idatzi dudan liburua laster argitaratuko da, eta hango irabaziekin ordainduko dizuet.

 Zuen berrien zain geratzen naiz. Besarkada bana!