Labayru ikastegia: euskara bidean

Argitaratua: asteartea, 8 apirila 1986, 11:30
Gure iturrietatik

Labayru ikastegiak, ia beti, jaiotzaz euskaldun direnei begira Jan egin du. Ez euskaldun berriak baztertzeagatik, luzarora erantzun sendo bat eurei ematearren baino.

Eginkizun honi helduz, Labayruko metodologia Derioko Udako Ikastaroetan zehar finkatu izan da, euskaraz txikitandik jakin arren, eskola bidez aztertu eta ikasteko, eta euskal literaturaren aberastasun eta ereduak ezagutu eta eureganatzeko erarik izan ez duten euskaldun zaharrentzat zuzendurik.