La perspectiva accional, una nueva concepción de la relación lengua-cultura

Argitaratua: asteartea, 2018(e)ko apirilaren 10(e)an, 13:11(e)an
Christian Puren

Ekintzara bideratutako ikuspegia aldarrikatzen du Christian Puren-ek emanaldi honetan. Ikaslea gizarte-eragile dela dio, gizarte-proiektu bat burutzen duena: hizkuntzaren ikasketa. Hori dela-eta, ikasgelan gertatzen eta gauzatzen dena ezin simulazioa denik esan, gizarte-errealitatea baizik, besteak beste, ikasleak ikasgelan duen erronka gizarteratuko denean burutu beharko duenaren antzekoa baita. Gizarte-eragileak dira ikasleak jarduera-testuinguru jakin batean: ikasgela.

Ekintzara bideratutako ikuspegia ikuspegi komunikatiboarekin alderatuz gero, aurrerapausoa suposatzen duela dio aditu honek; simulazioarekin apurtzean, helburua gizarte-helburu bilakatzen baita: zer egiten izan behar du ikasleak GAI gizarteratzen denean. Eta korolario gisa, zer egin behar da ikasgeletan ikaslea gizarteratzen denean gai izan dadin aurreikusitako ekintzak burutu ditzan.

Horrela, ikas- eta erabilera-eremuen artean homologia, erlazio zuzena dagoela dio, eta, horrenbestez, unitate didaktikoa ekintza-unitatea dela. Ekintza bilakatzen da, horrenbestez, unitatearen ardatz antolatzaile.