La evaluación de la lengua oral. Retos y alternativas

Argitaratua: asteartea, 2016(e)ko irailaren 6(a)n, 11:33(e)tan
La evaluación de la lengua oral

Ebaluazioaz hitz egitea ikasteaz hitz egitea da. Beti. Are gehiago mintzamenean berezkoak dituen ezaugarriengatik: berehalakotasuna eta atzeraezintasuna. Izan ere, ekoizpena eta ebaluazioa batera gauzatzen dira, idazmenean ez bezala. 

Arrazoitua behar du izan ebaluazioak, zehatza eta esplizitua; ikaskideen diskurtsoak ebaluatzeko, eta norberarenak aztertzeko eta doitzeko, baliabide linguistikoak eta erretorikoak ezagutu behar baititu ikasleak.

Kontuan hartuta zer-nolako erronken aurrean aurkituko diren irakaslea, diskurtsogilea eta gainerako ikaskideak, hainbat proposamen egiten dituzte VILÁ eta CASTELLÁ adituek mintzamenaren ebaluazioak izan ditzakeen zailtasunak arintzeko:

  • Denboraren kudeaketa. Denbora asko eskatzen du mintzamenak. Horrexegatik, curriculum-gaiei buruzko azalpenak ematea eskatuko dio irakasleari;  diskurtsoa entsaiatzea eta azalpen-denbora kontuan hartzea ikasleari; eta ebaluazioan parte hartzea gainerako ikaskideei.
  • Ahozko testu-generoak. Hiztunak ez ditu genero guztiak maila berean menderatzen. Horrenbestez, testu-generoak zehaztu eta ezaugarriak azaleratzea eskatuko zaio irakasleari; ikasleari, berriz, gutxienez azalpenezko eta argudiozko generoak menderatzea; eta ikaskideei testu-genero bakoitza testuinguruan interpretatzeko gaitasuna izatea.
  • Rubriken erabilera. Ebaluazio-tresna hauek irizpideak partekatzeko, subjektibotasuna txikitzeko eta autonomia areagotzeko aukera eskaintzen dute. Aipamenen artean, rubrika laburrak, zehatzak eta malguak baliatzea proposatzen dute, ikasleekin batera eraikiak izan daitezela, ondoren, diskurtsoa eratzeko garaian, erreferente nagusi bilaka daitezen.
  • Zuzenketaren kudeaketa. Eduki linguistikoak, diskurtsiboak eta erretorikoak sistematizatzen eta sekuentzializatzen ez badira, nekez uztartuko du ikasleak ezer berririk diskurtsoan. Ebaluazio formatiboa bideratzea eskatuko zaio irakasleari, esku-hartze didaktikoa. Interesgarria da mintzamen-saioa bideoz grabatzea, norberaren ahuleziak eta indarguneak azaleratzeko; eta rubrikak oinarri hartuta, lortu beharreko helburuetan arreta jartzea.
  • Nortasuna eta irudi soziala. Nabarmenak dira mintzamenean tentsioa eta presioa; behatua somatzen baitu bere burua diskurtsogileak. Urduritasuna, beldurra, antsia … Harreman-maila orekatua oinarri izanik, giro egokia eratzea eskatuko zaio irakasleari; eta ezberdintasuna onartzea ikasleei, besteak beste, rol ezberdinak betetzen dituztelako ikasgelan, mintzamen garaian erabakigarriak direnak.

 Vilá, M. eta Castellá, J. (2016). La evaluación de la lengua oral. Retos y alternativas. Textos. Didáctica de la Lengua y la Literatura, 73, 7-18.   

Erakutsi iruzkinak
  • 2012ko maiatzekoaIñaki Murua - or., 2016(e)ko iraren 9(a)n, 09:53(e)tan
    Artikulu osoa, HABE Liburutegian eskuragarri https://twitter.com/HabeLiburutegia/status/773476455305084928