"La diáspora vasca: transmisión del euskera como lengua de herencia" ikerketa-lana

Argitaratua: asteazkena, 2018(e)ko abuztuaren 29(e)an, 10:26(e)an
Lis Ruiz de Erentxun

Ameriketako Estatu Batuetan euskararen transmisioa aztertu zuen Lis Ruiz de Erentxunek  masterreko ikasketak  burutzeko. UNEDen aurkeztu zuen 2017ko udaberrian eta eskura dago lan osoa unibertsitate horrek duen e-spacio gunean.

Bi motatakoak dira ikerketa honetan aztertu ziren elebidunak: herentzia-hiztunak eta atzerrira joandakoak. Lehendabizikoei dagokienez, ez dira behar diren hizkuntza-trebetasunen eta jatorrizko hiztunaren gaitasun komunikatiboaren jabe, eta hauxe da zergatia: familiaren ingurunean batik bat ama-hizkuntzaren eraginpean denbora luzez egon arren, gizartean euskara ez den beste hizkuntza bat dela nagusi,  ingelesa batez ere.  Bigarrenak, aldiz,  atzerrira joan ziren edozein arrazoirengatik euskara nagusi den ingurunean hazi eta gero; ondorioz, ama-hizkuntzarekiko harremana txikitu eta beste hizkuntza bat ikasi zuten. 

Hala, bi alderdi aztertu ziren lan honetan hiztunon garapen linguistikoaren berezitasunak azaleratzeko.  Batetik, ingurune natural anitzean murgilduta zeuden bi elebidun mota horiek nola erantzuten zioten euskararen jabetzeari eta mantentzeari. Bestetik, euskal hiztunen lagin baten ekoizpen idatzi erdigidatuen gainbehera edo erosioa analizatu zuten. Metolodogia kuantitatiboa eta kualitatiboa erabili ziren ikerketan, eskuragarritasun lexikoan eta idazketa askean oinarritutako jarduera baten bitartez. 

Lortutako emaitzen arabera, AEBn jaiotakoek atzerrira joandakoek baino zailtasun handiagoa dute ingurune linguistiko desberdin batean ama-hizkuntza mantentzeko. Halaber, diasporako beste hizkuntza batzuen antzeko jokabidea du euskarak, nahiz eta lexikoaren gainbehera gramatikarena baino txikiagoa dela aurkitu zen.

Lana osorik, UNEDen e-spacio ingurunean: "La diáspora vasca: transmisión del euskera como lengua de herencia