333 - La competencia estratégica en el aprendizaje de L2: desarrollo de las habilidades de comprensión y expresión

Argitaratua: Monday, 7 September 2015, 8:50 AM

Gaitasun estrategikoa norbanakoaren gaitasun komunikatiboaren osagaietako bat da. Bere horretan ez da helburu didaktiko, baizik eta baliabide bat, errazten duena H2n lortu beharreko hizkuntza-gaitasunaren ikaskuntza. Ondorioz, irakasleen programazioan txertatzean, kontuan hartu behar da diseinatzen diren jarduerek nahikoa argi eskatu behar dituztela estrategia egokiak, zertarako-eta hizkuntza erabiltzeko jardueretan sortzen diren eragozpenak gainditzeko.

Estrategia zehatzak gauzatu litezke, irtenbidea emateko komunikazioarekin eta hizkuntzaren erabilerarekin lotutako arazo zehatzei. Horregatik, gaitasun estrategikoa beti landu behar da hobetu nahi den trebetasun komunikatiboaren edo hizkuntza-edukiaren ikuspegitik.

Ikastaro honi sarrera batekin emango zaio hasiera: gaitasun estrategikoaren kontzeptuaz eta izaeraz, baita gaitasun estrategikoak H2ren erabilerari nahiz ikaskuntzari egindako ekarpenez ere. Ondoren, gaitasun estrategikoa trebetasun komunikatiboak lantzeko diseinaturiko jarduera didaktikoetan sartzeaz arituko gara: entzumenaren ulermenean, mintzamenean / ahozko interakzioan, irakurriaren ulermenean, idazmenean / idatzizko interakzioan.

Trebetasun komunikatibo guztiek dute garrantzi bera, baina nola ohiko arazoa den H2ko ikasleek garatzea ahozko interakzioan jarduteko gaitasuna, ikastaroan hitzaldi bat txertatuko da berariaz lantzeko H2ko ahozko interakzio-jardueretako estrategien, faktoreen eta prozesuen analisia, xede izanik irakasleei erraztea trebetasun hori lantzeko jardueren diseinua.
***
La competencia estratégica forma parte de la competencia comunicativa del individuo. No resulta un fin didáctico en sí misma, sino un medio para facilitar el aprendizaje de la competencia lingüística en L2, por lo que su inclusión en la programación docente pasa por el diseño de actividades que, de manera más o menos explícita, requieran la aplicación de estrategias útiles para salvar las dificultades propias de las actividades de práctica de la lengua.

Es posible aplicar estrategias concretas para solucionar problemas concretos de comunicación y uso de la lengua. Por ello, la competencia estratégica debe abordarse siempre desde la perspectiva del contenido lingüístico o habilidad comunicativa que pretende optimizar.

El presente curso comenzará con una introducción sobre el concepto y naturaleza de la competencia estratégica, así como sobre sus aportaciones al aprendizaje y uso de la L2. A continuación, abordará la inclusión de la competencia estratégica en el diseño de actividades didácticas de las diferentes habilidades comunicativas: comprensión auditiva, expresión / interacción oral, comprensión lectora y expresión / interacción escrita.  

Si bien todas las destrezas comunicativas son igualmente importantes, dada la dificultad habitual para conseguir que los aprendices de L2 desarrollen la capacidad para interactuar oralmente, el curso incluirá una conferencia en la que se abordará de manera específica el análisis de los procesos, factores y estrategias intervinientes en la tarea de interacción oral en L2, de cara a facilitar a los docentes el diseño de actividades para ejercitar esta destreza.

  • Aditua: Susana Martín Leralta - Universidad Antonio de Nebrija. Madrid.
  • Ikastaro mota: Aurrez aurre
  • Gaia:
    • PSIKOLINGUISTIKA
      • Hizkuntzaren ikasprozesua
      • Ikasestiloak eta ikasestrategiak
    • CURRICULUMA
      • Ikasunitatearen eta materialen diseinua
      • Metodologia
      • Trebetasunak: Entzumena
      • Trebetasunak: Idazmena
      • Trebetasunak: Irakurmena
      • Trebetasunak: Mintzamena
  • Antolatzailea: HABE
  • Lekua: HABE - Donostia (Vitoria-Gasteiz, 3 - 4. solairuko G2 aretoa)
  • Norentzat: Idazkari akademiko eta didaktikarientzat. Materialgintzan dihardutenentzat. Euskaltegietako irakasleentzat. Eta interesaturik dagoen ororentzat, plaza-kopurua bete arte.
  • Iraupena: 10 ordu
  • Data eta ordutegia:

2015/09/07  09:00 - 14:30
2015/09/08  09:00 - 14:30

  • Izen-ematea: 2015/05/18 - 2015/05/29
  • Matrikula: 34,70 €
  • Matrikula ordaintzeko epea: 2015/06/15 - 2015/06/30
    HABEk faktura bidaliko dio ordainketa egin behar duenari, ordainketa-gutunarekin batera. Jaulkipen-datatik, hiru hilabeteko epea dago fakturaren ordainketa egiteko (epe hori ordainketa-gutunean dago adierazita). Hori horrela, halere, ikastaroa hasi aurretik egitea komeni da. Eta, ahal bada, ekainaren 15etik 30era bitartean. 
  • Baldintzak eta betekizunak: Matrikula egin ostean, dokumentazioa (www.ikasten.ikasbil.net > Sartu > Nire ikastaroak) inprimatu, eta ikastaroaren egun guztietan ekartzea.

Programa