Kurrikuluaren diseinua eta hizkuntzen ikaskuntz/irakaskuntza

Argitaratua: osteguna, 1994(e)ko abuztuaren 4(e)an, 11:25(e)an

Kurrikulu terminoa aztertzen hasi bezain laster oztopo bat aurkituko dugu: ez dela erraza honek sortzen duen zalantza garaitu eta kontzeptu honen osagaiak zehazten, oinarri teorikoak ulertzen eta unitateak bereizten lagunduko digun definizio baliodun eta operatiboa aurkitzen.