Kurrikulua, mamu berri hori

Argitaratua: astelehena, 18 abuztua 1997, 9:50
bestelako lankidetzak

Oinarrizko tresna da kurrikulua zalantzarik gabe edozein heziketa-sistematan. Halaxe da hizkuntzen irakaskuntzan eta, jakina, euskararen irakaskuntzan ere. Izan ere, ikas-irakas prozesuarekin zerikusirik duen ororekin du kurrikuluak lotura zuzena nahiz zeharkakoa. Ez da desafio makala, ez horixe, tokian tokikoari eta garaian garaikoari bete-betean eta beti ere erantzuten asmatzea. Artikulu honek gaiak dituen loturak kontuan hartu eta kurrikulua bera garatzeko behar diren baldintzak baita bere eguneratzeak zer dakarren ere aztertzen ditu.