Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka: ebaluazioa (eta III)

Argitaratua: ostirala, 17 apirila 1998, 1:15
Ikasgela irekia

Ondorengo artikuluak gure euskaltegietarako -gure baliabideak, egituraketa eta egoera, oro har, kontuan hartuta- ebaluazio bideragarri bat proposatu nahi dugu. Esan behar da artikulu honen zutabe nagusia egileak Leioako Udal Euskaltegian ebaluazioa berriztatzeko aurkeztutako aurreproiektua dela, oraindik ere eztabaidatzeko eta aplikatu barik dagoena. Gaurko ebaluazioaren kontzeptua, hau da, ebaluazio formatiboa garatu nahi dugu euskaltegian eta artikuluan. Horretarako, HABEren OKDn dauden norabideak, gaurko ikerketa garrantzitsuenek diotena eta gure euskaltegiaren eskarmentua erabiliko ditugu. 

Beste eduki interesgarriak

Gela irekia

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (I)

Lehenengo artikulu hau Leioako Udal Euskaltegian abian dagoen Euskaltegiaren Kurrikulu Proiektuaren berri ematera datorkigu. Proiektuaren nondik-norako nagusiez eta programazioaz jardungo du egileak oraingoan, kurrikulu proiektuaren zertarakoa, ezaugarriak, pro­gramatzeko jokamoldea, etab. jorratuz. Hurrengo aleko artikuluan, aldiz, metodologiaren eta ebaluazioaren berri emango digu
Gela irekia

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka: metodologia (II)

Aurreko artikuluan programazioa izan genuen hizketagai. Oraingoan, metodologia. Kurrikulu berriko metodologia aztertzeko, hiru atal bereizi­ko ditugu: lehena, kurrikulua Pragmatika izeneko paradigma berrian kokatzea; bigarrena, hizkuntzen irakaskuntzan erabili diren estrategia metodologiko nagusiak gure irakas/kasprozesuaren continuumean integratzea; eta, hirugarrena, ariketak diseinatzeko hainbat orientabide eskaintzea.