Krashen-en eredua: hurbilbide naturalaren oinarri teorikoa

Argitaratua: osteguna, 1989(e)ko abenduaren 28(e)an, 12:55(e)an
Bestelako lankidetzak

Irakaskuntza joerak aldatu ahalean, horiei jarraitu ala, jaramonik egin gabe, geureari eutsi? Hona hemen norberak hartu behar duen oinarrizko erabaki horietakoa. Walter Lockhart (artikulu honen egileetako bat) berrogeita hamargarren urteetan hasi zen hizkuntz irakasle-lanetan. Prestaketa audiolinguala jaso zuen. Egun, hogeita hamar urteren joanean, makina bat hizkuntz ikasbide ikusia da: audiolinguala, kognitiboa, zuzena, funtzional-nozionala, THI (taldeko hizkuntz ikaskuntza), bide isila, sugestopedia eta orain hurbilbide naturala (natural approach).