Koronabirusaren oinarrizko lexikoa

Argitaratua: osteguna, 16 apirila 2020, 1:26
Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak, UZEIrekin lankidetzan, denon eskura jarri ditu konfinamendu-egoera honetan egunero entzun eta erabiltzen ditugun hitz batzuk. Horrela, koronabirusari buruzko 25 termino daude jada sarean, Euskaltzaindiaren web orrian, euskaldun orok batasun batez erabil ditzagun:

Esan beharra dago hitz horiek nazioarteko terminoak kontuan hartuz eta mendebaldetik ekialdera erabiltzen ditugun euskalkiak aintzat hartuz hautatu direla. Izan ere, "test azkar" bat egiteak ez du "test laster bat" egitearen adiera bera iparraldean edo hegoaldean; eta, "bakartu"rik gauden garaiotan, bakoitzari bere zereginetan sormenerako eta irudimenerako bide ematen diola, "Norbera Babesteko Ekipamendua"k ez du zertan izan "Nazio Batuen Erakundea", nahiz eta bi terminoen siglak berberak izan.

"Etxeratze-agindu" honetan, "pandemia"k iraun bitartean, "maskarak" jantzi ditzagun, eta, berrogeialdi honetan, elkar zaindu bitartean, euskal hitzak ere jagon ditzagun egoki.