Komikien inguruan

Argitaratua: asteazkena, 2018(e)ko ekainaren 13(e)an, 10:04(e)an
Komikietarako

Komikiaren erabilera ez da gaurko kontua hizkuntzen ikas-irakaskuntzan. Proposamen ugari egin ohi dira, baina kontuan izan dezagun aldez aurretik argitaratutako komikiak baliatzea ez dela daukagun aukera bakarra; are, egun eta teknologiak baliatuta, errazagoa izan daiteke komikiak sortzea.

Adibide gisa, 1982-1991 tartean argitaratu zen HABEKO MIK aldizkaria dugu;  paperean agertu bazen ere, Ikasbil gunean badago ale bereziak kontsultatzeko aukera. Halaber, badugu Joxe Erzibengoaren artikulua ZUTABE aldizkariaren 11. zenbakian, "Komikia euskara irakasteko metodologiaren ardatzean ". Argitaratutako komiki bat du abiapuntu bere proposamenak.

Hizkuntzen ikas-irakaskuntzaren esparruko proposamen gehiago ere badago. Esate baterako: 

Aurreko proposamenetako batzuetan adierazitakoari jarraikiz, eskolan komikiak egitea da aukera bat. Horretarako, teknologiak erraz dezake lana. Hona hemen, beraz, horrelako erremintak: