Koldo Mitxelenaren eskutik

Argitaratua: larunbata, 14 apirila 1990, 11:10
Geure iturrietatik

Errazegi izaten dugu gizakiok mundua gurekin hasia den ustea. Glotodidaktikaren arloan ere gerta dakiguke horrelakorik. Eskerrak noizean behin honako edo halako gertaerak edo lagunak usteak arrastoan sartzen laguntzen digun. Ez dira argitara zaharrak bederatzi liburutan Koldo Mitxelenaren Euskal idazlan guztiak*. Horietako bigarrenean eta hirugarrenean Mitxelenak Egan aldizkarian 1954tik 1967ra bitartean egindako liburuen aipuak, aurkezpenak eta kritikak biltzen dira (baita 1972an Zeruko Argian Txepetxen El estado actual del vascuence en la provincia de Navarra liburuari egindakoak ere).